Halys ibaiko gudua

Koordenatuak: 39°55′N 35°20′E / 39.92°N 35.33°E / 39.92; 35.33
Wikipedia, Entziklopedia askea
Halys ibaiko gudua
DataK. a. 547 edo K. a. 546
LekuaPteria, Kapadozia
Koordenatuak39°55′N 35°20′E / 39.92°N 35.33°E / 39.92; 35.33
EmaitzaPersiarren garaipena
Gudulariak
Lidia Akemenestar Inperioa
Buruzagiak
Kreso Ziro II.a Handia
Indarra
95.000[1] 20.000[2]
Galerak
Asko Asko

Halys ibaiko gudua, Pteriako gudua bezala ere ezagutzen dena, antzinateko bi inperio garrantzitsuren artean, Persiar Inperioa eta Lidiaren artean gertatutako gudu bat izan zen, K. a. 547 edo K. a. 546an datatua dagoena.

Persiar Inperioaren hedapenaren bere lehen uneetan, Ziro II.a Handiak, Lidiako errege zen Kresori aurre egin behar izan zion, dinastia boteretsu baten ondorengoa zena, Mermnada dinastiakoa, mendebaldeko Anatolia menderatzea lortu zuena. Persiarrek gora egin aurretik, lidiarrek, mediarrekin, bi potentzien arteko muga Halys ibaian (egungo Kizil-Irmak) ibaian ezartzea adostu zuten. Persiarrek mediarrak xurgatu zituztenean, Kresok ekialderantz hedatzeko itxaropena zuen, non, ezinbestean, persiarrei aurre egin beharko zien. Hauei aurre egin aurretik, Kresok, mezulari bat bidali zuen Delfoseko orakulura, Halys ibaia armada batekin zeharkatzen bazuen, inperio bat suntsituko zuela erantzun ziona.

Iragarpenak gogobiziturik, bere armada, Sardes hiriburutik ekialderantz eraman zuen, Halys ibaia zeharkatu eta Pteria hiria hartuz, bertako hiritarrak esklabo bihurtuz. Zirok bere tropak bildu zituen, eta, arrakastarik gabe, Kresoren aliatu joniarrak botatzen saiatu ondoren, gudua eskaini zien lidiarrei Pterian. Herodotoren arabera, lidiarren armada askoz txikiagoa zen, eta, bi armadek galera handiak izan ondoren, Kresok, Sardesera erretiratzea erabaki zuen. Kresoren porrot taktiko honek, luzera, Delfoseko orakuluak esandakoa betetzea eragingo zuen: Halys ibaia zeharkatzean, Kresok inperio baten suntsipena eragin zuen, berea.

Ondoren, Thymbrako gudua gertatuko zen, Zirok Lidiaren aurka lortutako garaipen erabakigarria izan zena.

Erreferentziak

  1. Spencer, C. Tucker. (2010). Battles That Changed History: An Encyclopedia of World Conflict. ABC-Clio Inc, 563 or..
  2. Eggenberger, David. (1985). An Encyclopedia of Battles: Accounts of Over 1,560 Battles from 1479 B.C. to the Present. Courier Dover Publications, 386 or..