Hamabi jainkoen aldarea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Hamabi jainkoen aldarea, Antzinako Grezian gurtutako hamabi olinpiar jainkoei eskainia zegoen: Zeus, Poseidon, Hefesto, Ares, Atenea, Demeter, Hestia, Afrodita, Apolo, Hera, Hermes eta Artemisa. Atenasko agoraren iparraldean kokatua, Aresen Tenplutik gertu, hiri barneko distantziak kalkulatzen ziren zero kilometroa edo zero puntua izan zen.

Aldareari buruzko informazio zehatza, urria da, antzinako iturrietan falta baita. Hala ere, 1891 eta 1934ko (Agoraren estatubatuar indusketa) indusketek, Atenas-El Pireo trenbidearen hegoaldea adierazten dute, non aldarearen hegomendebaldeko izkina aurkitu zen, erromatar eta bizantziar garaiko estratuen azpian.

Antzinaroan ospetsua zen erregutzaileen babesleku eta ostatu bezala. Adibidez, K. a. 590ean, Platea hiriko enbaxadoreek Atenasi laguntza eskatu zioten Tebasen aurka aldare honetan.

Pisistratidekin lotura, Tuzididesek lekukotua da. Pisistratok, bere arkonte karguan, aldarea hamabi jainkoei eskaini zien, baina, idazkuna, beranduago ezabatu zuten atenastarrek.

Aldarearen gainean, eskaintza bat dago, K. a. 490 eta K. a. 470 bitartean data daitekeena.