Hamamatsu (Shizuoka)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Hamamatsu

Hamamatsu (Shizuoka)
bandera

armarria

Estatua JaponiaJaponia
Uhartea
Eskualdea
Prefektura
Honshu
Chūbu
Shizuoka
Koordenatuak

34°42′39″N 137°43′34″E / 34.71083°N 137.72611°E / 34.71083; 137.72611Koordenatuak: 34°42′39″N 137°43′34″E / 34.71083°N 137.72611°E / 34.71083; 137.72611

Hamamatsu (Shizuoka) non dagoen adierazten duen Japonia-ko/-go/-eko mapa
Hamamatsu (Shizuoka)
Eremua 1.558,04 km²
Biztanleria 792.279 bizt. (2014)
Dentsitatea bizt./km²
http://www.city.shizuoka.jp/english/

Hamamatsu (浜松市 Hamamatsu-shi?) , Japoniako Shizuoka prefeturako hiri handiena da, hala ere hiriburua Shizuoka da. 2014ko erroldaren arabera 792.279 biztanle ditu.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1.558 km²-ko azalera dauka udalerriak, Japoniako bigarrena da Takayamaren ondoren. Bi eremu oso ezberdin ditu Hamamatsu udalerriak, hegoaldean Mikatahara lautada eta iparraldean mendi altuak. Tenryū ibaiak zeharkatzen du hiria.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egungo lurraldea aspalditik populatua izan da, Jōmon eta Kofun aroetako aztarnak aurkitu baitira bertan.

Nara Aroan Tōtōmi probintziako hiriburu bihurtu zen eta Sengoku Aroan Hamamatsu gaztelua eraiki zen. Edo Aroan Tōkaidō errepideko posta-hiria izendatu zuten eta honek hiriaren garapen handia ekarri zuen.

Udalerria 1911 urtean eratu zen eta 1926an Japoniako aire armadaren egoitzetako bat ezarri zen bertan. 1944 urtean lurrikara batek eta 1945ean hegazkin estatubatuarren bonbaketek hiria suntsitu egin zuten. Ordutik aurrera hiria berreraiki eta inguruko herrixkak barneratu zituen bere lurrak zabalduz.

Jaialdiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Hamamatsuko jaialdia (maiatzean)
  • Hamakita Hiryu (ekainean)
  • Enshu Dainenbutsu (uztailean)
  • Akiha su jaialdia (abenduan)

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hamamatsu (Shizuoka) Aldatu lotura Wikidatan