Hamana aintzira

Koordenatuak: 34°44′28″N 137°34′11″E / 34.74111°N 137.56972°E / 34.74111; 137.56972
Wikipedia, Entziklopedia askea
Hamana aintzira
浜名湖
Datu orokorrak
Garaiera0 m
Motaaintzira
Azalera65 km²
Sakonera16,6 m
Bolumena350 hm³
EponimoaHamana district (en) Itzuli
Geografia
Map
Koordenatuak34°44′28″N 137°34′11″E / 34.7411°N 137.5697°E / 34.7411; 137.5697
Estatu burujabe Japonia
Japoniako prefekturak Shizuoka
Izendaturiko hiriaHamamatsu
Ur-gorputzaEnshū Sea (en) Itzuli
Hidrografia
Betebidea
HustubideaFilipinetako itsasoa
Erresidentzia denbora7,8 a
Mendizaletasuna

Hamana aintzira (japonieraz: 浜名湖 Hamano-ko?) Japoniako aintzira gazikara bat da, Shizuoka prefeturan dagoena. Japoniako hamargarren aintzira handiena da. Kosai eta Hamamatsu hirien artean kokaturik dago eta 65 km²-ko azalera dauka.

Hamana aintziraren ezkerrean Kosai hiria eta eskuman Hamamatsu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aintzina ur gezatako aintira zen baina 1498ko lurrikarak topografia aldatu eta itsasoari lotuta gelditu zen eta gaur egun ur gazikara dauka.

Aintziraren aurreko izena Tohotsu-afumi (遠つ淡海, urrutiko ur-gezatako aintzira) izena dauka, izan ere herrialdearen botereguneak ziren Nara eta Kyoto hirietatik Biwa aintzira baino urrunago kokaturik baitago. Biwa aintzirari Chikatsu-afumi izena eman zioten, "gertuko ur-gezatako aintzira".

Jarduera ekonomikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrantza eta kultiborako erabili izan da, ezagunak dira bertako japoniar aingirak, nori algak, ostrak eta dordoka txinatarrak. Arrantzaleek japoniar lupia eta Sillaginidae eta Pleuronectidae familietako arrainak hartzen dituzte.

Azken urteetan turismoa ere bultzatu da eta aisialdi eremuak ezarri dira.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

{{#coordinates:}}: cannot have more than one primary tag per page