Eta ez zen alerik ere geratu

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea
Hamar beltx» orritik birbideratua)

Eta ez zen alerik ere geratu
edo Hamar beltx
Datuak
IdazleaAgatha Christie
Argitaratze-data1939
GeneroaEleberria
Jatorrizko izenburuaTen Little Niggers (hasieran)
And Then There Were None (gero)
Hizkuntzaingelesa
HerrialdeaIngalaterra
Euskaraz
IzenburuaHamar beltx / Eta ez zen alerik ere geratu
ItzultzaileaKoro Navarro Etxeberria
Argitaratze-data1990 / 2005 / 2016
Orrialdeak226
ISBN978-84-7148-253-2 / 84-87484-60-3

Eta ez zen alerik ere geratu (And Then There Were None, ingelesez) edo Hamar beltx (Ten Little Niggers, ingelesez) Agatha Christiek idatzitako eleberria da. 1939an argitaratu zen Erresuma Batuan, Ten Little Niggers izenburuarekin. 1940ean AEBan argitaratu zen, baina izenburua aldatu zioten, arrazakeriaren aztarna guztiak ezabatzeko.

Liburua euskarara itzuli zuen Koro Navarro Etxeberriak. (1990, Txertoa). Itzulpen hori geroago Igela argitaletxeak berrargitaratu egin du behin baino gehiagotan.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Lehen gaueko afalondoan, hamar gonbidatuek gramofono batetik irtendako ahots ozen bat entzungo dute.

Elkar ezagutzen ez duten hamar pertsona Beltzaren Uhartera gonbidatuak izan dira. Uhartea pribatua da, eta gizon beltz baten buruaren antza du. Hara iritsita, afaltzeko elkartu dira, baina jabeak (Owen izeneko senar-emazteak) ez dira agertu.

Afaria amaitu eta gero, gramofono baten bidez, disko batean grabaturiko ahots batek hilketa bana leporatu die hamar gonbidatuei. Txantxa makabro bat ematen duena errealitate izugarri bihurtu da gonbidatuetako bat hiltzean. Pozoituta?

Handik aurrera, banan-banan hil dira denak. Bigarren pertsona hil eta gero, geletan apaingarri dagoen haur-kantaz gogoratuko dira batzuek. Gainera, haietako bat hiltzen den bakoitzean, portzelanazko eskulturatxo batetik, hamar mutiko beltxen multzoa osatzen duten portzelanazko eskulturetatik, bat desagertu da.

Azkenean...

Haur-kanta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Agatha Christieren nobelan agertzen den "Hamar beltx" abestia ez zuen idazleak asmatu, moldatu baizik. XIX. mendean dokumentatuta dago.
Agatha Christieren nobelari izenburua aldatzeko hautua egin zuten, jatorrizko izenburuak, "Hamar beltx", kutsu arrazista zeukalakoan. Irudian 1869ko irudia.

Bigarren atalean, gonbidatuek euren logela apaintzen duen haur-kanta bat topatu dute horman eskegita. Horra kanta horren Koro Navarroren itzulpena:

Hamar mutiko beltz joan ziren afaltzera;
Bati eztarria trabatu eta bederatzi gelditu ziren.
Bederatzi mutiko beltz gauez esna;
Bat loak hartu eta zortzi geratu ziren.
Zortzi mutiko beltz Devonen bidaiatzen;
Batek han bizi nahi eta zazpi geratu ziren.
Zazpi mutiko beltz egurra mozten;
Batek bere burua moztu eta sei geratu ziren.
Sei mutiko beltz erlauntza batekin jolasean;
Bat erle bat ziztatu eta bost geratu ziren.
Lau mutiko beltz itsasora joan ziren;
Sardintzar gorri batek bat irentsi eta hiru geratu ziren.
Hiru mutiko beltz zooan paseatzen;
Hartz handi batek bat besarkatu eta bi geratu ziren.
Bi mutiko beltz eguzkitan eserita;
Bat erre eta bakarra geratu zen.
Mutiko beltz bat bakar-bakarrik;
Hark bere burua zintzilikatu, eta ez zen alerik ere geratu.

Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uharteko hamar pertsonaiak (alfabetikoki)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Morris markako 1934ko auto bat. 1939an eman zuen argitara Agatha Christiek nobela hau. (Armstrong doktoreak Morris bat gidatzen zuen).

Dramatis personae:

  • Edward George Armstrong (narratzaileak Armstrong doktorea deitzen dio): zirujaua. Owen izeneko batek leporatzen dion krimena hauxe da: paziente bat hiltzea, mozkortuta zegoenean ebakuntza egiteagatik. Irlara bere Morris autoa gidatzen hurbilduko da.
  • William Henry Blore: polizia erretiratua eta detektibe pribatua. Hirugarren atalaren hasieran Blorek bere burua Mr. Davis bezala aurkezten du. Owen izeneko batek leporatzen dion krimena hauxe da: errugabe bat zigorraraztea, eroskeriaz. Bizitza osorako zigorra ezarri zioten errugabea zenari, eta urtebete beranduago espetxean hil zen. Nahiz eta hasieran Blorek ukatu Owen izeneko baten salaketa, geroago egia zela onartu zion Phillip Lombardi.
  • Emily Caroline Brent: adineko emakume zorrotz eta erreprimitua. Bibliaz baliatzen da besteekiko bere gupidarik eza zuritzeko. Owen izeneko batek leporatzen dion krimena hauxe da: bere neskamea etxetik bidaltzea haurdun geratzeagatik. Horren ondorioz, neskameak bere burua bota zuen ibai batera eta ito egin zen. Irlara trenez hurbilduko da, ez-erretzaileentzako bagoi batean.
  • Vera Elizabeth Claythorne: irakaslea, idazkaria eta etxe-irakaslea. Owen izeneko batek leporatzen dion krimena hauxe da: bere zaintzapean zegoen mutikoari urruneraino igeri egiten uzteari, mutikoa itotzeko asmoz; gauzak horrela, mutikoaren osabak haren dirua jarauntsiko zuen eta Verarekin ezkonduko zen. Planak porrot egin zuen osabak dena susmatzean eta, beraz, neska uztean. Hau zen, gonbidatu guztien artean, atsekabetuena, egindakoa dela eta. Irlara trenez hurbilduko da, hirugarren klaseko bagoi batean Una Nancy Owenek egindako lan eskaintza onartu duelako.
  • Philip Lombard: mertzenarioa. Su iskilu bat eraman zuen uhartera. Owen izeneko batek leporatzen dion krimena hauxe da: Afrikako ekialdeko tribu baten hogeita bi gizon hiltzea, oihanean abandonatu zituelako. Izan ere, denen jatekoa hartu eta hanka egin zuen. Lombardek onartzen du egindakoa, baita zuritu ere. Irlara trenez hurbilduko da, hirugarren klaseko bagoi batean.
  • John Gordon MacArthur: erretiratutako jenerala, Lehen Mundu Gerrako heroia. Owen izeneko batek leporatzen dion krimena hauxe da: bere emaztearen maitalea ihesbiderik gabeko heriotzara bidaltzea gerran.
  • Anthony James Marston: gizon ederra eta aberatsa, bere zuhurtziagabekeriagatik ondo ezagutua. Owen izeneko batek leporatzen dion krimena hauxe da: bere autoak bi ume harrapatu eta hiltzea, mozkortuta gidatzeagatik. Bere auto garestia azkar gidatuz hurbilduko da Beltzaren uhartera, Super Sports Damian bat gidatuz.
  • Ethel Rogers: sukaldaria eta Thomas Rogersen emaztea. Bulego batek gutunez kontratatu zituen bera eta senarra. Aginduak ere gutunez jaso zituzten. Owen izeneko batek leporatzen dion krimena hauxe da: bere antzinako nagusiari behar zuen botika ez ematea; hortaz, bihotzekoa jasan zuen eta hil zen. Horren ondorioz, haren ondaretxo bat jarauntsi zuten senar-emazteak.
  • Thomas Rogers: etxezaina, maiordomoa, eta Ethel Rogersen senarra. Bulego batek gutunez kontratatu zituen bera eta emaztea. Aginduak ere gutunez jaso zituzten. Owen izeneko batek leporatzen dion krimena hauxe da: bere antzinako nagusiari behar zuen botika ez ematea; hortaz, bihotzekoa jasan zuen eta hil zen. Horren ondorioz, haren ondaretxo bat jarauntsi zuten senar-emazteak.
  • Lawrence John Wargrave, (narratzaileak Justice Wargrave deitzen dio): epaile erretiratua. Owen izeneko batek leporatzen dion krimena hauxe da: epaimahaikoak estutzea errugabea omen zen bat erruduntzat hartzeko. Azkenean, erruduntzat jo eta exekutatu zuten. Irlara trenez hurbilduko da, lehen klaseko erretzaileen bagoi batean.

Uhartez kanpokoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • U. N. Owen: uhartearen ustezko jabea. Gonbidatuetako inork ez du ezagutzen.
  • Fred Narracott: txalupa baten jabea. Berak garraiatzen ditu gonbidatuak uhartera eta berak aurkitzen ditu gorpuak.
  • Isaac Morris: Owen izeneko batek kontratatutako gizona. Bere egitekoa zen Phillip Lombardi dirua ematea uhartera joanarazteko. Bera ere hil da. Leporatzen dioten krimena: neska gazte bati drogak saltzea. Horren ondorioz, neska gaindosiz hil zen.
  • Sir Thomas Legge: Scotland Yardeko komisario laguntzailea. Epilogoan misterioari buruz mintzatzen da Maine inspektorearekin.
  • Maine: Scotland Yardeko inspektorea. Epilogoan misterioari buruz mintzatzen da Legge komisario laguntzailearekin.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]