Hamarren

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Hamarrenaren harria, Châtel-Guyonen

Hamarrena edo detxema lurra lantzearen emaitzetatik Eliza, errege/erregina, jauna, eta abarri eman behar zitzaion zatia da.[1] Egun, normalean diruan eta borondatez ematen badituzte ere, historian hainbat europar herrialdetan, tartean Euskal Herrian, gauzaz ordaintzen zuten zerga izan zen.

Hamarrenak judaismoan dute oinarria: juduek ma'aser kesafim (bere diru-sarreraren %10a limosna moduan ematea) egiteko ohitura zuten. Kristauek Itun Zaharrean ezagutu zuten. Hala eta guztiz ere, lehenengo kristauek ez zuten ohitura hori jarraitu, baizik eta borondatezko eskaintzarena.

Euskal Herrian Karolingiar Inperioaren eraginagatik ezarri zuten[2]. Zerga ekiditzearen zigorra eskumikua izan zen. Ipar Euskal Herrian Frantziar Iraultzan eta Hego Euskal Herrian 1841ean desagertu zen[3]

Erreferentziak [aldatu]

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Hamarren
Historia Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.