Hamilton Smith

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Hamilton Smith

Hamilton Othanel Smith (New York, AEB, 1931 -) Estatu Batuetako mikrobiologoa da.

Biografia [aldatu]

Kaliforniako Berkeley eta Johns Hopkins unibertsitateetan egin zituen medikuntza-ikasketak 1952-1956 bitartean, eta Michiganen 1962ra bitartean. 1967an, Johns Hopkins unibertsitatera itzuli zen, eta 1973an mikrobiologiako irakasle izan zen.

Werner Arber eta Daniel Nathans mikrobiologoekin batera, Medikuntzako Nobel saria irabazi zuen 1978an, DNA molekula batean nukleotidoen segida bereziak ezagutzen zituen murrizketa-entzima berri bat aurkitzeagatik.

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Hamilton Smith


Erreferentziak [aldatu]