Hammarby Sjöstad

Koordenatuak: 59°18′16.42″N 18°5′27.76″E / 59.3045611°N 18.0910444°E / 59.3045611; 18.0910444
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ikuspegia
Sjöstadsparterren eta GlashusEtt informazio zentroa.
Jolas-iturria
Eguzki-plaka bertikalak eraikin baten fatxadan (Hammarby Alle)

Hammarby Sjöstad Stockholmen dagoen ekoauzoa da, Suediako hiriburua osatzen duen uhartediaren hegoaldean kokatua. Hiriari aplikatutako konponbide ekologikoen eredutzat hartzen da mundu mailan.

Auzoa 2017 aldera amaituko da, eta 11.000 etxebizitza edukiko ditu, 25.000 biztanle inguru. Eremua 15 ha da.

Lekuaren historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hirigunearen hegoaldean kokatua, Hammarby Sjöstad auzoa industrialde zahar bat zen, Hammarby Sjö aintzira ertzean, Itsaso Baltikotik urate bakar baten banandua. Auzo hau Södra Hammarbyhamnen (Hego Hammarby Portua) zuen izena, Lumafabriken fabrika arrazionalista erdialdean zuela. Norra Hammarbyhamnen aldea (Ipar Hammarby Portua) portuko zamalana gunea zen, burdinbide loturarekin.

1990eko hamarkada hasieran, botere publikoek auzoaren eraldaketa hasi zuten, 2004ko Olinpiar Jokoen hautagaitzaren barnean. Helburua olinpiar herria eraikitzea zen, ingurumen berrikuntza berrienak erabiliz. Azkenean, Olinpiar Jokoak Atenasek lortu zituen, baina hala ere auzo berria eraikitzeko asmoari eutsi zioten.

Egun, eraikin guztiak ingurumen irizpideak erabiliz eraiki dira eta hogei enpresatik gora parte hartu dute estilo homogeneotasuna saihesteko.

Hammarby Sjöstad eko-ziklo eredua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eredu ekologiko koherente batek energia baliabideak eta hurbiltasun beharrak bateratu ditu, energiaren aurreztea, berrerabiltzea eta ziklo amaieraren balorizazioa kontua hartuz. Hirigunea, organismo baten antzera[1], dagoen ingurura egokitzen da.

Lurrazpiko zabor-bilketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekoauzoaren ezaugarrietako bat lurrazpiko zabor-bilketa da. Horrela, ez dago langilerik edo ibilgailurik bilketa egiteko. Gaikako zaborrontziak hutsean bideratzen dira, 70 km/h abiaduran, bilketa zentroraino. Zaborrontzien edukiaren informazioa unean bertan jasotzen du langile batek, eta zabor desberdinen fluxuak kontrolatu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Eco Cycle Model [1] Hammarby Sjöstad webgune ofiziala [2]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • (se) Hammarby Sjöstad [3]
59°18′16.42″N 18°5′27.76″E / 59.3045611°N 18.0910444°E / 59.3045611; 18.0910444