Hammerfest

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Hammerfest

Hammerfest
bandera

armarria

Estatua NorvegiaNorvegia
Probintzia Finnmark
Koordenatuak

70°39′45″N 23°41′20″E / 70.66250°N 23.68889°E / 70.66250; 23.68889Koordenatuak: 70°39′45″N 23°41′20″E / 70.66250°N 23.68889°E / 70.66250; 23.68889

Hammerfest non dagoen adierazten duen Norvegiako mapa
Hammerfest
Eremua 849 km²
Biztanleria 9.934 bizt. (2012)
Dentsitatea 11,7 bizt./km²
http://www.hammerfest.kommune.no/

Hammerfest Norvegiako hiria eta udalerria da, Finnmark probintziakoa. Europako hiririk iparraldekoenetako bat da.

Hiria Kvaløya uhartean dago, eta Kvalsund zubiaren bidez lotuta dago kontinentearekin. Zirkulu Polar Artikoan badago ere, ez dago permafrostik inguruan; urteko batez besteko tenperatura 2 °C da.

Hiria Norvegiako iparraldeko turismo-gune nagusietakoa da, eta sami kulturaren gune garrantzitsua da. Kirol-arrantzarako eta urpeko igeriketarako zerbitzuak ditu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1789an herri-kategoria onartu zioten inguruari, baina lehenagotik arrantza- eta ehiza-gune garrantzitsua zen eskualdean.

Napoleondar gerretan, Britainia Handiak Danimarka-Norvegietako erresumari eraso zion, eta Hammerfest-ek britainiar itsas armadaren bonbardaketa jasan zuen 1809an.

1890ean, okindegi batek sua hartu zuen; sutea zabaldu egin zen, eta etxeen erdiak erre zituen.

Bigarren Mundu Gerran, alemanek hiria okupatu zuten, eta, alde gin zutenean, hiriaren parte handi bat erre zuten.

Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hammerfest Aldatu lotura Wikidatan