Hanan Pacha

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Hanan Pacha, inken mitologian, goiko mundua bezala definitzen zen, jainko eta jainkosa guztiak zeuden mundu zerutiarra, non, beste batzuen artean, Viracocha, Inti, Mama Quilla, Pachacamac, Mama Cocha eta Illapa jainkoak zeuden.

Mundua, hiru planotan osatua zegoen: Hanan Pacha (goiko mundua), Kay Pacha (hemengo mundua) eta Uku Pacha (beheko mundua, hildakoena, jaio gabeena eta lurrazpian zegoen guztiarena).

Ketxua hizkuntzez, pacha hitzak, aldi berean, denbora eta espazioa esan nahi du.

Hanan Pacharen animalizko irudikapena, kondorra zen.