Hanburg hiria
Wikipedia(e)tik
|
Hanburgo |
|||
|---|---|---|---|
| Hanburgo estatua | |||
|
|
|||
| Izen ofiziala | Hamburg | ||
| Antolaketa | Alemania Hanburgo estatua [[]] |
||
| Posta-kodea | 20001–21149 22001–22769 |
||
| Koordenatuak | |||
| Eremua | 755 km2 | ||
| Biztanleria | 1,754,317 (2006) | ||
| Dentsitatea | 2,324 bizt/km2 | ||
| Aurrezenbakia Matrikula ISO 3166-2 |
040 HH DE-HH |
||
| Alkatea | Ole von Beus (CDU) | ||
| www.hamburg.de | |||
Hanburgo (alemanez: Hamburg, behe alemanieraz: Hamborg) Alemaniako bigarren hiririk handiena da. Hanburgoko Kaiarekin batera, Europako bigarren porturik handiena, eta munduko bederatzigarrena da. Gainera Europar Batasunean, herrialdeko hiribururik ez den hiri handiena da.
Izen ofiziala Hanburgoko Hansar Hiri Askea da (alemanieraz: Freie und Hansestadt Hamburg; behe alemanieraz: Free un Hansestadt Hamborg). Izan ere, Hanburgo Erdi Aroko Hansako kidea izan zen, eta egun, Hiri Estatuta da, Alemaniako 16etako estatu federal bat.
Kokapen estrategikoa du hiriak. Jutlandia penintsulako hegoaldean, Eskandinavia eta Erdialdeko Europaren arteko bidean, Ipar Itsasoa du mendebaldean eta Itsaso Baltikoa ekialdean. Elba ibaiak Alster eta Bille ibaiekin bat egiteko tokian dago eraikita Hamburgo, bi lakuren artean: Binnenalster eta Außenalster.
Eduki-taula |
[aldatu] Kirolak
- Hamburger SV futbol taldea.
[aldatu] Hiritar ezagunak
- Karl Lagerfeld, moda diseinatzailea.
- Helmut Schmidt, politikaria.
- Heinrich Rudolf Hertz, zientzialaria.
- Johannes Brahms (1833-1897), musikagilea.
- Angela Merkel (1954-), Alemaniako kantzillerra (gobernuburua) 2005etik, historiako lehen emakumea.
[aldatu] Hiri senidetuak
- San Petersburg, Errusia
- Marseille, Frantzia
- Shanghai, Txina
- Dresden, Alemania
- Leon (Nikaragua)
- Osaka, Japonia
- Praga, Txekia
- Chicago, Illinois, AEB.

