Hannibal (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:27, 22 urtarrila 2016

Hannibal 2001eko Ridley Scott ingeles zinema zuzendariaren suspensezko thriller filma bat da. Thomas Harris idazlearen izenburu berdineko Hannibal eleberrian oinarritua dago. Anthony Hopkins, Julianne Moore, Gary Oldman, Ray Liotta eta Giancarlo Giannini aktoreek antzeztu zuten.

1991ko The Silence of the Lambs ("Bildotsen Isiltasuna") filman jazotako gertakizunetatik hamar urtera girotua dago. 2002an Red Dragon ("Herensuge Gorria") izeneko jarraipena izan zuen.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

FBIko Clarice Starling (Julianne Moore) agentearekin elkarrizketa egin eta Hannibal Lecter (Anthony Hopkins) goreneko segurtasun ospitalean zaintzapean zegoela ihes egitea lortu zuenetik hamar urte igaro dira. Orain Lecter Italiako Florentzia hirian bizi da, baina Starlingek ein dezake hura ahaztu eta bere ahotz hotza ametsetan entzun ohi du. Mason Verger (Gary Oldman) ere Lecter atzeman nahian dabil: haren seigarren biktima izan zen baina haren menpetik bizirik ateratzea lortu zuen, nahiz eta erabat desitxuratu egon. Vergerek dirutza bat ondoreztatu ostean, bere mendeku gosea asetzeko erabiltzea erabakiko du, baina horretarako bere ezkutalekutik aterarazi beharko du, amu siga harentzat erakargarria den zeozer ipiniz: Clarice Starling. Bestalde Vergerek Lecter atzemateko asmoz AEBtako Justizia departamenduko Paul Krendler (Ray Liotta) agentearen zerbitzuak ere kontratatuko ditu. Bienbitartean, Florentziako Pazzi (Giancarlo Giannini) polizia inspektorea liburuzain baten desagerketa kasua ikertzen ari da.

Aktoreak

Kanpo loturak