Hans-Georg Gadamer

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Hans-Georg Gadamerren omenezko plaka

Hans-Georg Gadamer (1900-2002) filosofo alemaniarra hermeneutika berritu zuena, eta bere obra Wahrheit und Methode lanagatik ezaguna. Martin Heideggerren ikaslea izan zen, eta bere bizitza guztia unibertsitate-munduan aritu zen. Nazismo eta komunismoaren aurkako jarrera agertu zuen.

Ideia nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gadamerrek objektibotasuna lortzea ezinezkoa dela eusten du, beraz, gizakia inguratzen duen ororen esanahia adostu egin behar da, bakoitzaren esperientzia besteei komunikatuaz egia pragmatiko bat lortzearren. Esperientzia hau, nahiz eta inkontzienteki izan, testuinguru historikoagatik markatua dago, eta beraz, gizabanakoaren ingurua aztertu beharra dago eragin diezaiokeen edozein fenomeno ulertzeko. Gizabanakoaren inguru horretan, testuak ere sartzen dira: testu bat ulertzeko harremanetan jarri beharra dago autorea beraren ezaguerekin eta apriorismoekin. Horrela, obra etengabe interpretatzen doa irakurleekin etengabeko elkarrizketa batean (ideia hau literatura-kritikak beregain hartu zuen). Elkarrizketa hau ez ahultzeko, autorearen itxaropen-horizontea kontuan izan behar du.

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Wahrheit und Methode. Grundzüge einer philosophischen Hermeneutik, Tübingen, 1960.
  • Lob der Theorie, Frankfurt a. M., Suhrkamp, 1983.
  • Das Erbe Europas, Frankfurt a. M., Suhrkamp, 1989.
  • Über die Verborgenheit der Gesundheit, Frankfurt a. M., Suhrkamp, 1993.
  • Der Anfang der Philosophie, Stuttgart, Philipp Reclam, 1996.
  • Erziehung ist sich erziehen, Heidelberg, 2000.
  • Hermeneutische Entwürfe. Vorträge und Aufsätze, Tübingen, 2000.
  • Platos dialektische Ethik. Phänomenologische Interpretationen zum Philebos, Hamburgo, 2000.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hans-Georg Gadamer Aldatu lotura Wikidatan