Hans Bethe
Wikipedia(e)tik
Hans Bethe fisikaria (Estrasburgo, Alemania, 1906 - Ithaca, New York estatua, Ameriketako Estatu Batuak, 2005) fisikaria izan zen. Izpi kosmikoei buruzko ikerketen egilea. Zerrenda fotoelektronikoen teoria formulatu zuen. Alabaina, bere izena duen karbono-zikloaren aurkikuntzagatik (1938) zen batez ere ezaguna. 1943tik 1946ra bonba atomikoaren proiektuan lan egin zuen Estatu Batuetan. Fisikako Nobel saria eman zioten 1967an eta beste zenbait sari ere jaso zituen: Lomonosov Urrezko Domina (1989), Oersted Domina (1993) eta Bruce Domina (2001).
Bizitza [aldatu]
Jaiotzaz alemaniarra, ama judua zuen; bera kristaua zen arren, naziek bere judu jatorriagatik jazarri zuten, eta Ameriketako Estatu Batuetara ihes egin eta hango hiritartasuna hartu zuen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.