Hans Christian Andersen

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu
H. C. Andersen

Hans Christian Andersen edo H.C.Andersen (Odense, 1805eko apirilaren 2a - Kopenhage, 1875eko abuztuaren 4a) idazle danimarkar handia izan zen, bai eta danierazko idazlerik ezagunenetarikoa ere.

Eduki-taula

[aldatu] Biografia

Zapatari baten semea zen. 1816. urtean umezurtz geratu zenez, ikasketak utzi zituen eta operako abeslari postu baten bila abiatu zen Kopenhagera. Ahotsa ahuldu egin zitzaion eta opera albo batera utzi egin behar izan zuen baina Kopenhagen dantza ikasteari ekin zion bertako Erret-Antzokian.

Urte batzuk igaro ondoren, 1855. urtean, nobelak, poesiak eta antzerkiak idatziz gain, "nire bizitzako abentura" izeneko autobiografia idatzi zuen. Hauetaz gain, Andersenek asko bidaiatu zuenez, bere esperientziak idatzi zituen.

1872. urtean ohetik jauzi zen eta hainbat zauri egin zituen eta horien ondorioz 1875. urtean hil egin zen.

[aldatu] Lanak

Andersenen jaiotetxea

Olerkiak idatzi bazituen ere, mundu mailan famatu egin dutenak haurrentzako bere ipuinak izan dira (200 baino gehiago): "Den lille Havfrue" ("Sirenatxoa") eta "Den grimme ælling" ("Ahatetxo itsusia")

[aldatu] Bibliografia aukeratua

  • 1835- "Tommelise" ("Txiki txikitxoa")
  • 1837- "Den lille Havfrue" ("Sirenatxoa")
  • 1837- "Keiserens Nye Klæder" ("Enperadorearen arropa berriak")
  • 1843- "Engelen" ("Aingerua")
  • 1843- "Den grimme ælling" ("Ahatetxo itsusia")
  • 1843- "De vilde svaner" ("Zisne basatiak")
  • 1844- "Nattergalen" ("Urretxindorra")
  • 1848- "Den Lille Pige Med Svovlstikkerne" ("Neskato txikia poxpoloekin")

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak