Hans Fallada
Wikipedia(e)tik
Hans Fallada (jaiotza-izena: Rudolf Ditzen) alemaniar idazlea izan zen (Greifswald, 1893 - Berlin, 1947). Lehen obretan espresionista izan zen, ondoren zenbait eleberri sozial idatzi zituen estilo naturalistan: Bauern, Bonzen und Bomben (1931, Nekazariak, jauntxoak eta bonbak, nekazariek 1928-1929 bitarteko urteetako krisialdian egin zituzten matxinadez), Kleiner Mensch, was nun? (1932, Gizontxo, orain zer? Berlingo jende xumearen bizitza). Nazien garaia eta gerra bukatu ondoren, nazien aurka oldartu zen familia baten historia argitaratu zuen Falladak: Jeder stirbt für sich selbst (1947, Bakarrik hil ohi da norbera).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.