Hans Sachs
Wikipedia(e)tik
Hans Sachs (Nurenberg, gaur egungo Alemania, 1494ko azaroaren 5a - Nurenberg, 1576ko urtarrilaren 19a) alemaniar olerkari eta musikagilea izan zen.
Biografia [aldatu]
6.000 poesiatik gora idatzi zituen. Poesia horiek Meistersang molde herrikoi-burgesari jarraitzen zitzaizkien, eta XV-XVI. mendeko akademia-moduko eskoletan kantatzen ziren. Meistersinger edo maisu-kantaririk ospetsuenetako bat izan zen Sachs. Durero, Fischer eta Pirkheimerren adiskide izan zen, eta himno bat idatzi zuen Luther goraipatuz: Die Wittembergisch Nachtigall (1523, "Wittembergeko urretxindorra"). Richard Wagner musikariak hari eskaini zion Die Meistersinger von Nürnberg ("Nurenbergeko maisu kantariak") opera.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.