Hans Tausen
Wikipedia(e)tik
Hans Tausen daniar erreformatzailea izan zen (Birkende, 1494 - Ribe, 1561). Martin Lutherren ikaslea izan zen Wittenbergen, eta haren doktrina zabaldu zuen Viborgen. Erreforma sartu zuen Danimarkan. 1530ean, Confessio Hafniensis Danimarkako Erreformari buruzko 43 artikuluren erredakzio-lanak zuzendu zituen. Ribeko apezpiku izan zen (1542), eta teologiako idazki ugari utzi zuen. Luther daniarra deitzen zioten.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.