Hans von Ohain
Wikipedia(e)tik
Hans Joachim Pabst von Ohain (Dessau, 1911ko abenduaren 14a - Melbourne, Florida, 1998ko martxoaren 13) alemaniar ingeniari eta asmatzailea izan zen. Erreakzio propultsioaren aitzindarietako bat aeronautikan. 1937an, Göttingenen, hidrogenozko erreaktore bat aireratu zuen lehen aldiz. 1939ko abuztuan, bere lanei esker, erreakzio-hegazkin baten lehenengo hegaldia egin zen. Aurrerago, Ameriketako Estatu Batuetako Aire Armadarentzat lan egin zuen, ikerkuntza aeroespazialetako laborategietako zientzialari gisa.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.