Happy Days

Wikipedia, Entziklopedia askea
Happy Days
Deskribapena
Atalak255 atal (11 denboraldi)
Produkzioa
Iraupena22-24 minutu
KateaABC

Happy Days (euskaraz "Egun Alaiak") AEBko telesaila bat da. 1974ko urtarrilaren 15a eta 1984ko irailaren 24a artean ABC katean aireratu zen.

Euskal Herrian ETB1 katean euskaraz aireratu zen.

Argumentua

Telesailaren istorioa Wisconsingo familia bati buruzkoa da, los Cunningham-darrak. Howard, aita, burdindegi denda bateko nagusia, haren emaztea, Marion etxekoandrea, eta bion bi seme-alabak; Richie, semea, izaera baikor eta zeozer xalokoa, eta Joanie, alaba. Cunninghamdarrek Chuck izeneko seme zaharragoa ere bazuten, baina bigarren denboraldian desagertu egongo da. Istorioa Richie eta bere lagun taldeari jazotako gertakizunetan oinarritzen joango da: Potsie Weber, Ralph Malph eta Arthur "Fonzie" Fonzarelli. Baina Happy Days telesaila aurrera doan einean Fonzieren pertsonaia ikusleen gogokoena bilakatu eta istorioetan pisua hartzen joango da.

Pertsonaia

Aktore nagusiak

  • Howard Cunningham (Tom Bosley), familiako aita.
  • Marion Cunningham (Marion Ross), ama eta etxekoandrea.
  • Richie Cunningham (Ron Howard), semea eta ikaslea, sei denboraldetako protagonista da.
  • Joanie Cunningham (Erin Moran), alaba nerabea, Fonziren lehengusua den Chachi-z maiteminduko da.
  • Arthur "Fonzie" Fonzarelli (Henry Winkler), nahiz eta hasieran bigarren mailako pertsonaia bat izan, laisterrera ikusleen telesailako pertsonaia gogokoena bilakatu zen.

Beste pertsonaia batzuk

  • Charles "Chuck" Cunningham (Gavan O'Herlihy, Randolph Roberts), Cunninghamdar seme zaharrena, unibertsitateko ikaslea eta saskibaloi jokalaria.
  • Warren "Potsie" Weber (Anson Williams), Richieren lagunik onena.
  • Ralph Malph (Donny Most) , Richieren laguna eta umorista.
  • Charles "Chachi" Arcola (Scott Baio) primo de Fonzie e hijastro de Al. Termina casándose con Joanie.
  • Matsuo "Arnold" Takahashi (Pat Morita) , Arnold's Drive-In kafetegiaren jabea hirugarren denboraldurarte. Al Molinarok telesaila lagatzean itzuli zen.
  • Al Delvecchio (Al Molinaro), Arnold's kafetegiko jabea eta sukaldaria, Fonzieren osaba, bai eta Chachirena ere, haren amarekin ezkontzean.
  • Jenny Piccalo (Cathy Silvers), Joanie lagunik onena, nahiz eta telesaileko lehenbiziko Athleten aipatua den, 1980ko denboraldia arte ez da agertuko.
  • Lori Beth Allen Cunningham (Lynda Goodfriend), Richieren neskalaguna eta ondoren emaztea.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Happy Days