Harakiri (1919ko filma)
| Datuak | ||
|---|---|---|
| Jatorrizko izenburua | Harakiri | |
| Urtea | 1919 | |
| Generoa | Drama | |
| Herrialdea | ||
| Iraupena | 110 minutu | |
| Banatzailea | Decla-Film | |
| Zuzendaria | ||
| Fritz Lang | ||
| Ekoizleak | ||
| Erich Pommer | ||
| Gidoilariak | ||
| Maz Jungk David Belasco eta John Luther Long idazleen Madam Butterfly lanean oinarrituta. |
||
| Aktoreak | ||
| Lil Dagover Paul Biensfeldt Georg John Meinhart Maur Rudolf Lettinger Erner Huebsch |
||
| Argazkilariak | ||
| Max Fassbender | ||
| Datu gehigarriak | ||
| Mutua | ||
Harakiri (1919) Fritz Langek zuzendutako filma da. Herbehereetako filmotekan aurkitu zuten, eta behin zaharberrituta, ordu beteko muntaia zena Donostiako zinemaldian aurkeztu zuten 1987an. Itxura batean Erich Pommer ekoizleak eskatutako lan bat zen, Langen esku hartzea gidoian txikia izanik.[1]
Eduki-taula |
Argumentua [aldatu]
| Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du. |
Japonia. O-Take-San sutsu maitemindu da Olaf Andersonekin, danimarkako itsas-armadako ofiziala. Ezkondu eta elkar batera biziko dira 999 egunean. Olaf Europara itzuliko da, baina zin egiten du bueltatuko dela; artean ez daki O-Take-San haurdun dagoela. Neskatorearen aitak uste du familiari ondra kendu diola eta, erabat atsekabetuta, hara-kiri egingo dio bere buruari. Olaf ostera ere dator Japoniara, baina andre batek lagunduta. O-Take-Sanek ere hara-kiria egingo du.
Aktoreak [aldatu]
- Lil Dagover ... O-Take-San
- Paul Biensfeldt ... Daimyo Tokuyawa
- Georg John ... Monjea
- Meinhart Maur ... Matahari printzea
- Rudolf Lettinger ... Karan
- Erner Huebsch ... Kim-Be-Araki
- Käte Küster ... Hanake
- Niels Prien ... Olaf J. Anderson
- Herta Heden ... Eva
Erreferentzia [aldatu]
- ↑ Casas, Quim. Fritz Lang. Ediciones Cátedra, 1998. Bigarren argitaraldia. 86-87. orr.
Kanpo loturak [aldatu]
- (Ingelesez) Filma IMDB atarian