Harana
- Artikulu hau Arabako udalerriari buruzkoa da; Nafarroa Behereko ibaia gaitzat duena beste hau da: Harana (ibaia)
|
Harana |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Harana/Valle de Arana | ||
| Estatua Erkidegoa Lurralde Historikoa Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Araba Mendialdea |
||
| Alkatea | Pedro San Vicente Corres (EAJ) | ||
| Herritarra | haranar | ||
| Koordenatuak | 42°45′10″N 2°19′51″W / 42.75278°N 2.33083°WKoordenatuak: 42°45′10″N 2°19′51″W / 42.75278°N 2.33083°W | ||
| Eremua | 39,1 km2 | ||
| Garaiera | 816-1.233 m | ||
| Distantzia | 40 km Gasteiza | ||
| Posta kodea | 01.117 |
||
| Biztanleria | 287 bizt (2011) | ||
| Dentsitatea | 7,34 bizt/km² | ||
| Sorrera | 1942 | ||
| http://www.valledearana.net/ | |||
Harana[1] (ofizialki Harana / Valle de Arana) Arabako ekialdean dagoen udalerria da, Mendialdeako eskualdekoa. Nafarroarekin mugan dago, Gasteiztik 40 bat kilometrora.
Eduki-taula |
[aldatu] Etimologia
Gaztelerazko izena (Valle de Arana) tautotoponimo argi bat da, Arango harana bezalaxe.
[aldatu] Geografia
Harana udalerria Arabaren ekialdean dago kokaturik, Nafarroaren mugan. Ipar-ekialdetik hego-mendebaldera hedatzen den bailara batean dago, Entziako mendilerroa iparraldean eta Lokizko mendilerroa hegoekialdean dituelarik muga naturaltzat. Izatez, Harana askoz luzeagoa den eta Ameskoa ibarretatik (Nafarroan) Oteora (Kanpezu) hedatzen den bailara luze baten atal bat da.
Udalerriko beheko aldearen batez besteko garaiera 700-800 metro ingurukoa da, eta mugetan dituen bi mendilerroen garaiera 1.000-1.200 metrokoa da.
[aldatu] Udalerri mugakideak
- Iparraldean: Entzia-Iturrietako Partzuergoa.
- Hegoaldean: Kanpezu eta Lana (Nafarroa).
- Ekialdean: Larraona (Nafarroa).
- Mendebaldean: Arraia-Maeztu.
[aldatu] Banaketa administratiboa
Lau herrik osatzen dute Harana udalerria:
- Alda (udalerriko herriburua)
- Done Bikendi Harana
- Kontrasta
- Uribarri Harana
[aldatu] Historia
Udalerriak garrantzi handia eduki zuen Erdi Aroan, Nafarroaaren mugakidea izanda. Udalerriak, gaur ezagutzen dugun moduan, sorrera garaikidekoa da, (1942ko uztailaren 19koa), nahiz eta herriburua den Alda XIII. mendeko agirietan azaltzen zaigun jada.
1942an, Kontrasta, Alda (bere Uribarri Harana kontzejuarekin) eta Done Bikendi Harana herriak batu egin ziren udalerri bakarra sortzeko.
1996ko martxoaren 19an udalerriak Harana / Valle de Arana izendapen ofiziala hartu zuen. Izen aldaketa 1996ko apirilaren 17an Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta 1996ko irailaren 7an Espainiako Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zuten.
[aldatu] Demografia
Udalerri modura gaur egun duen konfigurazioa sortu zenetik, 1942an, Harana biztanleak galduz joan da etengabe. Galera horren zergati nagusia bere kokapen geografikoa izan daiteke, hiri handietatik eta garraio-azpiegitura nagusietatik urruti. Horrez gain, Haraneko herriek ez dute industrializazioaren eragina izan, eta oraindik ere nekazaritza da jarduera nagusia. Nekazaritzak pairatzen duen krisiak ere eragina izan du biztanleen galera horretan.

[aldatu] Politika
[aldatu] 2011ko udal hauteskundeak
2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, EAJko Pedro San Vicente hautatu zuten alkate berriro.
|
Haraneko udalbatza |
||||
| Izena | Zinegotziak | Boto kopurua[2] | ||
| Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) |
|
|
||
| Alderdi Popularra (PP) |
|
|
||
| Bildu |
|
|
||
| Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE)) |
|
|
||
[aldatu] Alkateak
| Alkatea | Agintaldia | Alderdia |
|---|---|---|
| Jesús Vidan Ollabarre | 1991-1999 | EAJ |
| Rafael Gómez de Segura Arróniz | 2003-2007 | EAJ |
| Pedro San Vicente Corres | 2003- | EAJ |
[aldatu] Garraiobideak
[aldatu] Errepideak
Haraneko garraio modu nagusia automobil pribatua da. Bailara A-2128 errepide probintzialak zeharkatzen du alderik alde. Errepide horretara iristeko modu nagusia, Gasteiztik edo Iruñetik, Opakuako mendatea da, eta hegoaldetik, Kanpezutik datorren errepidea.
Horrez gain, A-3116 errepidea erabil daiteke Nafarroarako joan-etorriak egiteko Ameskoatik.
[aldatu] Ondasun nabarmenak
- Santa Teodosia baseliza. Handik gertu, haren neurri handiengatik Eusko Jaurlaritzak katalogatutako lizar bat (Fraxinus excelsior) dago.
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ Harana Euskaltzaindiaren Euskal Onomastika Datutegian
- ↑ 2011ko udal hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean 2011/09/12an kontsultatua
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz) Haranako Udalaren webgunea
- (Gaztelaniaz) Harana Auñamendi entziklopedian
| Haranako herriak | ||
|---|---|---|
|
|||||||||||