Harana (Araba)

Koordenatuak: 42°45′24″N 2°19′14″W / 42.7566°N 2.3206°W / 42.7566; -2.3206
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Arabako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Aran (argipena)».
Harana
 Araba, Euskal Herria

Haraneko armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaAraba
EskualdeaArabako Mendialdea
Izen ofiziala Harana/Valle de Arana
AlkateaLarraitz Waliño Arana (Euzko Alderdi Jeltzalea)
Posta kodea01.117
INE kodea01056
Herritarraharandar[1]
Kokapena
Koordenatuak42°45′24″N 2°19′14″W / 42.7566°N 2.3206°W / 42.7566; -2.3206
Map
Azalera39,1 km2
Garaiera816-1.233 metro
Distantzia40 km Gasteiza
Demografia
Biztanleria219 (2023)
−7 (2022)
alt_left 97 (%44,3) (%56,6) 124 alt_right
Dentsitatea5,86 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[2]
-% 22,62
Zahartze tasa[2]% 22,07
Ugalkortasun tasa[2]‰ 51,28
Ekonomia
Jarduera tasa[2]% 77,42 (2011)
Genero desoreka[2]% 9,72 (2011)
Langabezia erregistratua[2]% 8,92 (2013)
Euskara
Euskaldunak[2]% 13,02 (2010)
Kaleko erabilera [3] (2016)
Etxeko erabilera[4]% 2.95 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera data1942
Webguneahttp://www.valledearana.net/

Harana[1] (ofizialki Harana / Valle de Arana) Arabako ekialdeko udalerri bat da, Mendialdeko eskualdekoa. Nafarroa Garaiarekiko mugan dago, Gasteiztik 40 bat kilometrora.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerriaren izena haran euskal izen arrunta da, artikulu mugatzailea gehituta. Gaztelaniazko izena (Valle de Arana), beraz, tautotoponimoa da, Arango harana bezalaxe.

Izenaren deklinabideari dagokionez, Euskaltzaindiak arautu duenez, Harana izenaren bukaerako -a artikulua da, eta deklinatzean honela egin behar da: Harana, Haranarekin... baina Haranean, Haraneko, Haranetik, Haranera... Era berean, izen honek bere azken -a galtzen du ondoan beste determinatzaile bat edo adjektiboa daramanean; adibidez: Haran maitea, Haran osoan, Gure Haran hau...[1]

Hala ere, gaur egun bertako euskaldunek, Udalak berak eta Arabako euskarazko hedabideek sistematikoki Harana izena -a berezkoarekin tratatzen dute.[5][6] Berdin, Uribarri Harana eta Done Bikendi Harana herri izenei dagokienez.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingurune naturala eta klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Harana udalerria Arabako ekialdean dago kokaturik, Nafarroarekiko mugan. Ipar-ekialdetik hego-mendebaldera hedatzen den haran bat da, Entziako mendilerroa iparraldean eta Lokizko mendilerroa hego-ekialdean dituela muga naturalak.

Izatez, Harana luzeagoa den eta Ameskoa ibarretatik (Nafarroa Garaia) Oteora (Kanpezu) hedatzen den haran baten atal bat da, baina muga natural bat agertzen da Kontrasta herrian, Entziako mendilerrotik hegoaldera hedatzen den lepo edo muino batean barrera natural bat osatzen baitu Kontrastak. Nolabait Nafarroaren eta Arabaren arteko muga historiko hori markatzen du Kontrastaren izaerak.

Udalerriko beheko aldearen batez besteko garaiera 700-800 metro ingurukoa da itsas mailaren gainetik, eta mugetan dituen bi mendilerroen garaiera 1000-1200 metrokoa da.

Udalerri mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hilarri erromtarra, Kontrasta.

Antzinatean erromatar galtzada batek gurutzatzen zuen, Lana ibarra eta Ameskoak Arabako Lautadarekin lotzen zituena. Aztarna erromatarrak agerikoak dira Kontrastan, non garai hartako hilarri sorta bat berrerabili zen Elizmendiko Done Mari baseliza erromanikoa egiteko, eta eliza horretako paretetan irakurtzen ahal dira oraindik izen latinoak.

Haranak garrantzi handia izan zuen Erdi Aroan, Nafarroaren eta Gaztelaren arteko muga izan zen eta. Muga puntua Kontrasta zen, eta horregatik herri honek hiribildu izaera izan zuen, hiri-gutuna jasorik Gaztelako errefeen aldetik 1256. urtean. Hala ere, Karlos II.a Nafarroakoak 1368an Kontrasta konkistatu zuen, harik eta 1377an Ruy Diaz de Rojasek Henrike II.a Gaztelakoarentzat berreskuratu zuen arte.

Kontrasta zen mende haietan gune inportanteena haranean, eta Alda herriaren lurrak bere parte ziren (eta baita Uribarri Harana, zeina Aldaren parte kontsideratzen zen). Alda 1659. urtean bereizi zen Kontrastatik. Haraneko mendebaldean Done Bikendi Haranaren fundazioa gertatu zen ernando IV.a Gaztelako errege zela, 1295 eta 1312 urteen artean. Kontrastarne menpeko lurrak zirelarik haiek ere, istiluak izan ziren zenbait hamarkadartan,

Bide askoren zeharkatzeko tokia ere izan zen, Ebroko lurrak, Gaztela eta Kantauriko isurialdea lotzeko bideak igarotzen ziren bertatik.

Udalerria, gaur ezagutzen dugun moduan, berria da. Fusioa 1942ko uztailaren 19koa da: Kontrasta, Alda (bere Uribarri Harana kontzejuarekin) eta Done Bikendi Harana herriak batu egin ziren udalerri bakarra sortzeko.

1996ko martxoaren 19an udalerriak Harana / Valle de Arana izendapen ofiziala hartu zuen. Izen aldaketa 1996ko apirilaren 17an Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta 1996ko irailaren 7an Espainiako Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zuten.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Map
Haranako herriak

Lau herrik osatzen dute Harana udalerria, ekialdetik mendebaldera:

Nahiz eta herriburua Alda den, gune ez du berezko ezer hori adierazteko, ez bada udaletxearen eraikin administratiboa, 20. mendekoa, bertan dagoela. Beste zerbitzu publiko batzuk beste herrietan daude.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerri modura gaur egun duen konfigurazioa lortu zuenetik, 1942an, Harana biztanleak galduz joan da etengabe. Galera horren arrazoi nagusia haren kokapen geografikoa izan daiteke, hiri handietatik eta garraio-azpiegitura nagusietatik urruti. Horrez gain, Haraneko herriek ez dute industrializazioaren eraginik izan, eta oraindik ere nekazaritza da jarduera nagusia. Nekazaritzak pairatzen duen krisiak ere eragina izan du biztanleen galera horretan.

Haraneko biztanleria

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Hauteskundeak Haranan»

2023-2027 legegintzaldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2023ko hauteskundeen ondorengo Haranako udalbatza

Alderdia

2023ko maiatzak 28

Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
4 / 5
59 (% 54,13)
Euskal Herria Bildu (EH Bildu)
1 / 5
40 (% 36,70)
Alderdi Popularra (PP)
0 / 5
3 (% 2,75)
Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE)
0 / 5
1 (% 0,92)
Datuen iturria: Hauteskunde emaitzak. Eusko Jaurlaritza (Gaztelaniaz)

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek izan dira Haranako azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[7]
Faustino Vidan Gorbea[7]/Faustino Vidal[8] [9] 1979 1983 Independenteak[8]
Valeriano Vidan Ruiz de Gordoa[7][8] 1983 1987 Euzko Alderdi Jeltzalea
Juan Gomez de Segura Ruiz de Gordoa[7] 1987 1991 Euzko Alderdi Jeltzalea
Jesus Vidan Ollabarre[7][8] 1991 1995 Euzko Alderdi Jeltzalea
Jesus Vidan Ollabarre[7][8] 1995 1997 a Euzko Alderdi Jeltzalea
Rafael Emilio Gomez de Segura Arroniz[7] 1997 1999 Euzko Alderdi Jeltzalea
Rafael Emilio Gomez de Segura Arroniz[7] 1999 2003 Euzko Alderdi Jeltzalea
Pedro San Vicente Corres[7] 2003 2007 Euzko Alderdi Jeltzalea
Pedro San Vicente Corres[7][10] 2007 2011 Euzko Alderdi Jeltzalea
Pedro San Vicente Corres[7] 2011 2015 Euzko Alderdi Jeltzalea
Pedro San Vicente Corres[7][11] 2015 2019 Euzko Alderdi Jeltzalea
Rosa Maria Ibarrondo Manzanos[7][12] 2019 2023 Euzko Alderdi Jeltzalea[13]
Larraitz Waliño Arana[14] 2023 Jardunean Euzko Alderdi Jeltzalea

a Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu.

Garraioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu udalerrian:

 Eskualdeko Garraioa
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
19a Alda
Santikurutze
KontrastaUribarri HaranaDone Bikendi HaranaOteoOrbisoBujandaAntoñana Alda
Santikurutze

Azpiegiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errepideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haraneko garraio modu nagusia auto pribatua da. Bailara A-2128 errepide probintzialak zeharkatzen du alderik alde. Errepide horretara iristeko modu nagusia, Gasteiztik edo Iruñetik, Opakuako mendatea da, eta hegoaldetik, Kanpezutik datorren errepidea.

Horrez gain, A-3116 errepidea erabil daiteke Nafarroarako joan-etorriak egiteko Ameskoatik.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Harandar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argazki galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriak.

Ondasunak

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c Euskaltzaindia. (PDF) 150. arauaː Arabako herri izendegia. .
  2. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  3. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  5. Haranako Udala. «Haranako Udala» Haraneko Udalaren webgunea (Noiz kontsultatua: 2020-03-01).
  6. «Lautadak Mendialdeari begira - Araba» Alea.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-01).
  7. a b c d e f g h i j k l m (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-03-21).
  8. a b c d e «Harana/Valle de Arana» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).
  9. (Gaztelaniaz) Cañamero Redondo et al., Antonio. (1982). Enciclopedia Histórico Geográfica de Álava. Haranburu Editor, (IV. Liburukia) 110 or..
  10. (Gaztelaniaz) «Entre viñedos, cafés y galardones» El Correo 2023-10-08 (Noiz kontsultatua: 2023-10-08).
  11. (Gaztelaniaz) «Encaje de bolillos municipal» Diario de Noticias de Álava 2019-06-10 (Noiz kontsultatua: 2023-10-08).
  12. Gernikako Arbolaren oinordeko bat dago Haranako lurretan. (Noiz kontsultatua: 2023-10-08).
  13. (Gaztelaniaz) «Alcaldías en Álava: Labastida, Zigoitia y Laguardia para el PNV, Samaniego para EH Bildu» Gasteiz hoy 2019-06-15 (Noiz kontsultatua: 2019-06-23).
  14. (Gaztelaniaz) «Todos los alcaldes y alcaldesas de Álava, pueblo a pueblo» Diario de Noticias de Álava 2023-06-18 (Noiz kontsultatua: 2023-09-18).
  15. «Fernández Medrano, Domingo» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
  16. «Beltrán de Heredia Arróniz, Estefanía» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa