Harlond

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Harlond "Hegoaldeko Portua" esan nahi duena sindarinez, Tolkienen legendariumean agertzen diren bi tokiren izena da. Erdialdeko Lurraldeko bi portu dira, bata Lindonen, eta, bestea, Gondorren.

Lindonekoa, Lhûn Golkoaren hegoaldean zegoen, erresumako Harlindon izeneko zatian.

Gondorrekoa, Minas Tiritheko portua zen. Hiriaren hegoaldean zegoen, Anduin ibaiaren mendebaldeko ertzean eta Rammas Echorren barnean. Bertan lehorreratu ziren Elkarte Grisa eta Gondorren bildu zituzten soldadu guztiak Minas Tirith defendatzeko Pelennorreko Zelaietako guduan.