Harlow Shapley

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
HarlowShapely-crop.jpeg

Harlow Shapley (Nashville, Missouri, 1885 - Boulder, Colorado, 1972) Estatu Batuetako astronomoa izan zen. Wilson eta Harvardeko behatokietan lan egin zuen. Fotometria- eta espektroskopia-ikerketak egin zituen. Eguzkia galaxiaren erdigunetik 30.000 argi-urtera dagoela esan zuen, eta ez Esne Bidearen erdigunean ordu arte uste izan zen bezala. Beste galaxia batzuei buruzko lanak ere egin zituen, eta galaxia-multzoak edo metagalaxiak eratzeko joera dutela ikusi zuen. Izar-sistema bitarrak osatzen dituzten izarren neurria kalkulatzeko metodo bat eman zuen, eta Zefeida izar aldakorrak pulsar-izarrak zirela esan zuen. Haren lan nagusia Galaxies (1943) da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Harlow Shapley Aldatu lotura Wikidatan