Harmailako ehizaldia Aranjuezen

Wikipedia, Entziklopedia askea

Txantiloi:Margolan infotaula Harmailako ehizaldia Aranjuezen (gazteleraz: Cacería del tabladillo en Aranjuez) Juan Bautista Martínez del Mazo margolariak 1640 inguruan egindako margolana da, Pradoko Museoan dagoena, Madrilen.

Deskribapena

Madrilgo Errege Alcazarreko 1666ko inbentarioan aipatzen da. Elisabet Farnesiok 1714an El Pardoko Errege Jauregira eraman zuen baina 1734an itzuli zuten Alcazarrera. Espainiako Independentzia Gerran Josef Bonapartek Frantziara eraman zuen baina porrot ekonomikoan sartu eta Lord Ashburtoni saldu zion. Ondorengo urteetan Alemania eta Hungaria aldean izan zuten koadroa.

Gorteko eszena bat ageri da bertan. Harmaila batean Elisabet Borboikoa, bere damak eta hiru monja daude eta azpian erregea, anaia Fernando eta zerbitzariak txakurrekin ehizan.[1]

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Museo del Prado, ed. (2016ko ekainaren 28a)..