Harold Abrahams
Wikipedia(e)tik
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Harold Maurice Abrahams | |
| Jaio | 1899ko abenduaren 15a | |
| Hil | 1978ko urtarrilaren 14a | |
Harold Maurice Abrahams (Bedford, 1899ko abenduaren 15a - Enfield, London, 1978ko urtarrilaren 14a) abiadura lasterketetan aritzen zen britainiar korrikalari judua izan zen.
Gaztetatik kirolari onaren itxura hartu zuen. 1924ko Udako Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen, Parisen, non norgehiagoka ibili baitzen Eric Liddell eskoziar kristauaren aurka. Urte haietako entrenamendu eta lasterketen istorioa "Chariots of Fire" pelikulak jaso zuen, bi korrikalarien ezaugarri desberdinen arteko talka alegia. Harold Abrahams atleta gaztea Ben Cross aktoreak antzeztu zuen.
Palmaresa[aldatu]
| Palmaresa | ||
|---|---|---|
| Olinpiar Jokoak | ||
| Urrea | 1924ko Udako Olinpiar Jokoak (Paris) | 100 metroko lasterketa |
| Zilarra | 1924ko Udako Olinpiar Jokoak | 4 x 100 metroko lasterketa |
Ikus, gainera[aldatu]
Kanpo loturak[aldatu]
- (Ingelesez) Informazio zabala