Harold Clayton Urey
Wikipedia(e)tik
Harold Clayton Urey (Walkerton, Indiana, Ameriketako Estatu Batuak, 1893 - La Jolla, Kalifornia, Ameriketako Estatu Batuak, 1981) kimikaria izan zen. Irakasle izan zen Baltimoreko Johns Hopkins Unibertsitatean (1924-1929), Columbiako Unibertsitatean (1929-1945), Chicagokoan (1945-1952) eta Kaliforniakoan (1958-1970). 1932an, ur astuna eta deuterioa aurkitu zituen. Isotopo ugari bakartu zituen, eta bonba atomikoaren prestaketan parte hartu zuen. 1934an, Kimikako Nobel saria jaso zuen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.