Haroun Tazieff

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Haroun Tazieff (Varsovia, Polonia, 1914ko maiatzaren 11 - Paris, Frantzia, 1998ko otsailaren 2a) frantses geologo eta bolkanologoa izan zen. Batez ere sumendiei buruz egin zituen filmak zirela eta, egin zen ospetsu.

[aldatu] Biografia

Afrika Erdialdeko Zerbitzuan lan egin zuen geologo gisa, eta Kituro sumendiaren erupzio batean izan zen. Orduantxe erabaki zuen gai horren inguruan aritzea buru-belarri. Hala, Belgikako Bolkanologia Zentro Nazionala sustatu zuen, Bruselako Unibertsitatean ikastaro bat prestatu zuen gai horren inguruan, eta Ikerketa Zentro Nazionaleko zuzendari bihurtu. 1981ean, arrisku natural handien prebentziorako komisario izendatu zuten, eta 1984-1986 bitartean Estatuko idazkari izan zen arrisku naturalen eta teknologikoaren prebentzioaren sailean. Sumendien seinaleen bilakaeraz eta gas-jarioez arduratu zen.

Idazlan zientifikoez gainera, hainbat lan idatzi zituen sumendien inguruan, baita film laburrak ere: 1958an film luze bat egin zuen, Les rendez-vous du diable ("Deabruaren hitzorduak"), arrakasta handia izan zuena.

[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak