Harri-jasotze

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Inaxio Perurena harria jasotzeko prestatzen; bere atzean Iñaki Perurena aita.
Harri-jasotzailea.

Harri-jasotzea[1] harri bat lurretik hartu eta sorbaldaraino jasotzean datzan herri kirola da. Jarduera honetan dabilen kirolariari harri-jasotzaile[1] deritzo.

Eduki-taula

Harri handien txapelketa [aldatu]

Modalitate honetan hurrengo harriak erabiltzen dira:

  • Zilindroa: 175 edo 200 kilo
  • Laukizuzena: 175 edo 200 kilo
  • Kuboa: 150 kilo
  • Biribila: 125 kilo

Harri txikien txapelketa [aldatu]

Honako harri hauek erabiltzen dira:

  • Zilindrikoa: 150 kilo
  • Laukizuzena: 125 kilo
  • Kuboa: 113 kilo
  • Biribila: 100 kilo

Arautegi orokorra [aldatu]

  • Jasotzen den harria lurrean egon behar da eta sorbaldaraino jaso. Epaile bat izaten da txandari hasiera eta amaiera ematen diona, eta beste batek erabakitzen du jasoaldiak legezkoak izan diren edo ez.
  • Kilo gehien bizkarreratzen dituenak irabazten du.

Markak [aldatu]

  • Mieltxo Saralegi izan da orain arte harririk pisutsuena jaso duena: 329 kiloko errektangeluarra.
  • Aurretik, Iñaki Perurenak izan zuen markarik onena urte askoan, 322 kilorekin.

Erreferentziak [aldatu]

  1. a b Euskaltzaindia: Hiztegi Batua.

Ikus, gainera [aldatu]

Kanpo loturak [aldatu]

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Harri-jasotze