Arroka metamorfiko

Wikipedia(e)tik
Harri metamorfiko» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gneiss harri metamorfikoa

Arroka metamorfikoa edo harri metamorfikoa edozein harri mota (aurretik harri metamorfikoak zirenak barne) bere sorrerakoa ez bezalako tenperatura eta presio kondizioetan jarrita sortutako harria da. Presio eta tenperatura horiek beti dira lurraren gainazalean daudenak baino altuagoak, eta nahiko altuak izan behar dute mineral originalak eraldatu eta birkristalizatzeko.

Jatorrizko harriak sedimentarioak, igneoak edo metamorfikoak izan daitezke.

Mineral metamorfikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mineral metamorfikoak prozesu metamorfikoetan, hau da, tenperatura eta presio altuetan sortzen diren mineralak dira. Mineral hauek mineral indize izenarekin ezagutzen dira eta sillimanita, zianita, estaurolita, andaluzita eta granateak dira nagusienak.

Harri metamorfikoetan aurkitzen diren beste mineral batzuk, olibino, piroxeno, anfibol, mika, feldespato eta kuartzoa kasu, metamorfismoarekin harremana izan dezakete, nahiz eta harri igneoetan sor daitezkeen ere. Mineral hauek presio eta tenperatura altuetan egonokorrak direnez gero ez dute aldaketarik jasaten metamorfismoan. Mineral bat ala beste bat aurkitzeak harria osatu zenean jasan zuen tenperatura eta presioa esango digu.

Harrian dauden mineral pikorren tamainaren aldaketari birkristalizazioa deritzo. Adibidez kareharri batean dauden kaltzita kristal txikiak metamorfismoaren ondorioz marmol kristal handiagoetan bilakatuko dira. Bai presio altuak bai eta tenperatura altuak prozesu honetan laguntzen dute. Tenperatura altuak atomo eta ioiak errazago mugitzea baimentzen du, kristalak berrantolatuz. Presioak atomoen artean dauden distantziak txikiagotzen ditu.

Foliazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Harri metamorfikoen barnean dauden geruzapenei foliazioa deritzo, latinezko folia, hostoa hitzatik datorrena. Indar konpresibo handiak daudenean norabide horrekiko elkartzut berkristalizazioa gertatzen da. Honek kristal luzeak sortzen ditu, mika eta klorita kasu. Honen emaitza harri bandeatu edo foliatuak sortzea da, kolore ezberdinetako bandak sortuz.

Testurak foliatu edo ez-foliatu kategoriatan banatzen dira. Harria foliatua izango da jasandako estresaren arabera, batzuetan cleavage bat sortu. Harri ez-foliatuek ez dute planurik.

Harriek presioa leku guztietatik jaso badute edo mineralek ez badute hazkuntza berezirik berez, ez dira foliatuak izango. Arbelak oso kristal txikiak ditu, Filitak handiagoak, eskistoek handiagoak eta gneissak oso handiak. Marmolak, adibidez, ez du foliaziorik eta horregatik oso erabilia da eskulturan eta arkitekturan.

Beste metamorfismo mota bat kimikoa da, mineralen artean gertatzen dena urtze-partzialik gabe. Prozesu honetan atomoen elkartrukea dago eta mineral berriak sortzen dira. Tenperatura altuko hainbat erreakzio gertatzen dira eta bakoitza tenperatura konkretu batean gertatzen denez oso erraza da jakitea zein tenperatura egon den emaitzak ikusita.

Metasomatismoa metamorfismoan gertatzen diren aldaketa kimiko handien izena da inguruan dauden beste harri batzuen elementu kimikoen sarrera dela eta. Urak elementu horiek distantzia handietara eraman ahal ditu. Hori dela eta, harri batek metamorfismoa izan ostean euren elementuak hasieratik zegoenatik aldatzen dira.

Metamorfismo mota[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ukitze metamorfismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ukitze metamorfismoa magma beroak inguruan dauden harri solidoak metamorfizatzen denean gertatzen da. Ukitze metamorfismoa magmaren inguruan gertatzen da tenperatura altuagoa delako eta hortik urruntzean gutxitzen doalako. Harri igneoaren inguruan aureola metamorfiko izeneko zonaldea dago. Aureolek metamorfismo gradu guztiak erakusten dituzte. Hobi mineral askoren sorrera kontaktu zonaldetik gertu gertatzen den metasomatismoaren ondorioz.

Eskualde metamorfismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskualde metamorfismoa harri masa handietan gertatzen diren aldaketen izena da, askotan orogeniari lotua. Lurraren barnean, sakonera handietan, dauden tenperatura eta presio altuek aldaketak eragiten dituzte eta hauek igo eta higatzen badira eskualde zabaletan azaleratzen dira. Metamorfismoak harriak hasieran zituen ezaugarriak aldatzen ditu eta horrek hasierako historia maila batean kentzen du. Birkristaltzeak hasierako ehundurak eta fosilak deuseztatzen ditu, eta metamorfismoa txikia bada, hauen forma alteratu. Metasomatismoak hasierako osaera aldatuko du.

Eskualde metamorfismoa foliazioa sortzen da. Harriak hasieran igneoak edo sedimentarioak baziren gero eskisto eta gneissak sortuko dira eta konposizio antzekoa bazuten euren artean zaila da eurek desberdintzea.

Harri metamorfikoak Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herrian harri metamorfikoak Kintoako Mazizoan, Ursuia mendigunea eta Aiako Harrian agertzen dira. Ursuia mendigunea Lapurdin dagoen kanbriaurreko kolisioz sorturiko harriak dira. Aldudetan ere Ordoviziarreko harriak azaleratzen dira. [1]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arroka metamorfiko Aldatu lotura Wikidatan