Harriet Martineau

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

IIV Harriet Martineau neurridun ekonomikoaren nobelak idazteko originaltasuna izan zuen. Hauetan XIX. mendeko britainiar sistema emankorra azaltzen zuen eredu ekonomiko klasikoaren printzipioak deskribatzen ziren. Martineauk erabili zuen modelo kapitalistaren egitura ingeles eskola klasikoaren hiru ezaugarritan oinarritzen zen: produkzio-bideen jabetza pribatua, lan emankorren espezializaziora daraman eta horregatik merkataritza trukeari ahokatuta dagoen giza natura, eta ekimen pribatuaren estimulu jariatua denboran izaten diren enpresen onuren berrinbertsio jarraituak azaldua. Agente ekonomiko guztiek, enpresaburu eta langile, haien interesak elkartzen zituzten herrialdearen ekoizpena baliabideen enplegu beterantz zuzenduz. Irakurleen onarpena hain ona izan zen, liburuak segidan berrargitaratu zirela irakurleen geroz eta handiagoa zen eskaria asetzeko.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Harriet Martineau 1802ko ekainaren 12an jaio zen Norwich-en, Ingalaterran, zortzi seme-alabetako familia batean. Harriet seigarren alaba zen.Soziologoen artean emakume hau, lehenengo emakume soziologo bezala ezagutua izan da, bere lana soilik soziologian oinarritu zelarik. Thomas Martineau arropen manufakturan aritzen zen negoziodun emakume oparoa zen, eta honek eragina izan zuen familiak bizi-maila erosoaz gozatzeko orduan. Hala ere, 1829. urtean porrot egin zuen 1825. urtean Britainia Handian gertatutako krisi ekonomikoa zela eta. Harriet Martineauk 12 urte zituenetik gero eta handiagoa zen gortasuna garatu zuen, nortasun atzerakoia izatera eraman zuena.

Bere familian ezintasun intelektual bat zuela ez zuten ikusi, arreta finkatzeko sintomak eragozten zituena, ez ziren konturatu isolamendu horrek jatorri patologikoa zela. Edonola ere, Martineau anderea, hizkuntza askotan trebea zen. Haren bizitzan zehar gainditze pertsonalak bultzada handia suposatu zion haren autobiografian. Harriet Martineauk amaren maitasunaren falta sentitu zuen eta osasun txarra izan zuen.

Harriet esporadikoki 19 urterekin argitaratzen hasi zen, familiak estutasun ekonomiko batzuk pasa baitzituen bere bizitzan 50 bat liburu eta artikulu idatzi zituelarik. 20 urte zituelarik, tristura handia jasan zuen, harentzat oso garrantzitsua ziren hiru pertsona hiltzean: haren aita, haren anaia nagusia, Thomas, eta haren tutorea bere lehen senarra ere izan zena, John Worthington. Hemendik aurrera ez zuen senar gehiago izan nahi eta nolabait ezkontzaren aurka jarri zen, honek emakume eta gizonen arteko desberdintasunak inposatzen zituelako.

1821ko bukaeran, Martineau emakumeak, ama eta ahizpak, bizimodua aurrera eramateko, josi behar izan zuten. Harriet noizbehinka ere, kontribuzio unitaristarekin Monthly Repository aldizkarian idazten zuen.1822tik aurrera aldizkari horren ohizko lankidea zen, urtean 50 libra esterlinaren truke. Aldizkariaren 17. edizioan 1822ko urrian datatua artikulu bat idatzi zuen. Ingalaterran erakutsi zuen, neska eta mutilen gaitasun intelektualaren aurrerabide berdinean ea hezkuntza-prozesua jarraitzeko gai izango litzatekeen, Female Education zeritzona.


Honen ustez, gizarte bat behatzeko orduan beharrezkoa da aspektu guztiak aztertzea, hala nola, soziologikoak, politikoak, erlijiosoak, e.a. Modu berean, emakumearen egoera ulertzeko ikuspuntu edo analisi sozialak egin behar zirelakoan zegoen. Horretaz aparte, ordura arte garrantzi handirik ez zuten gai edo egoera soziologikoak (bikote harremanak, seme-alabak, e.a) aztertzeaz arduratu zen, horiek guztiak begirada soziologiko batetik. Azken finean, Harriet Martineau anderearen ustetan, soziologioek behaketatik haratago joan behar zirela gizartearen onurarako eman daitezen. Hala ere, ezin dugu ahaztu Martineauk emakumeen eskubideen alde aldarrikatu zuela bere burua eta gainera Comteren pentsamenduak zabaltzen lagundu zuen.

Emakumeen eskubideen defendatzailea izan zen. John Stuart Millek 1866an lehen aldiz britainiar parlamentuan egon zenari emakumeentzako boto eskubidea eskatu zion eta Harriet honetarako lan handia egin zuen. Esklabotasunari aurre egin zion, zenbait perspektibatatik aztertuta: morala, soziala eta ekonomikoa. Bildumaren laugarren nobelan, Demerara izenburuarekin, zurien historia eta beltzen esklabotasuna eta esplotazioa erakutsi zuen. Haren bizitza, norabidez aldatu zuen eta berehala ospearen bitartez famatua bihurtu zen. 1832tik argitaratze arrakasta iritsi zitzaion, ekonomiaren 25 nobelatako bilduma argitaratzen hasi zen ekonomia politikoaren Ilustrazioa izenburu jaso zen urtean. Harrezkero argitaratze prestigioaren eta intelektualarengandik, bere bizi-mailan atseden bat hartzeko aukera izan zuen.

Londresera joan zen bizitzera eta bertan britainiar sozietate nagusi batekin elkartu zen; haren adiskidetasunen artean Richard Monckton Milnes parlamentariak eta Charles Buller eta Jane Marcet ekonomista klasikoak zeuden.

Emakume kulturadun eta bidaiaria izan zen. 1834-1836 artean Estatu Batuetan, amerikar espiritu libreagatik erakarrita ibili zen eta haren ekonomia hazkundearen potentzialagatik erakusten zuen. Beste toki batzuk bisitatu zituen, New York, Philadelphia, Baltimore eta Washington.

Buru abolizionista batzuk ezagutu eta beraiekin mintzatu zen askotan esklabutzaren aurkako iritzia goraipatuz. Hau guztia, 1837.urtean argitaratutako Society in America liburuan isladatu zuen. 1839.urtean Venezian barrena bidaia bat egiteari ekin zion eta bertan behera utzi behar izan zuen obulutegiko min izugarri handi batek bost urtez Tybemouth Newcastlelen ondoan kokatuta dagoen herri batean geratu behar izan zuelarik. 1844.urtean Mesmerismen tratatua izan zen, eztabaidagarria zen tratamendu hipnotiko batez, berari eraginkorra suertatu zitzaiolarik. Behin indarberrituta Amblesiden finkatu zen, Distrito de Los Lagos parean kokaturik dagoen hiri batean eta bertan eraiki zuen bere etxea, The Knoll. Hau izan zen bere etxebizitza hil zen arte. 1846-1847 urte bitartean ekialde hurbiletik, Egipto eta Lur Saindutik bidaia luze berri bati ekin zion. Haren bizipenak eta gertatutako behaketak 1848.urtean Eastern life present and past argitaratzera eraman zuen.

Harriet, Jane Marceten obra ezagutu eta miretsi zuen, Jane bere liburua Conservation on political economy-rekin 1816 Britainia Handian ospe handia lortu zuen idazlea izan zen. Liburu honetan ekonomiaren politika legeak azaltzen ziren. Martineau Janeri 1832an idatziriko gutun batean esaten zion bere liburua irakurri zuela "behin eta berriz, gozamenez, liburua bere eskutan erori zen urte osoan zehar". Harriet Jane Marceten arrakasta ikusita ekonomia politikoa nobelen bidez azaltzearen ideia garatu zuen, beraren ustez modu hoberena baitzen produkzio legeak, elkartrukea, distribuzioa eta aberastasunaren kontsumoa azaltzeko. Bere nobeletan erabili zuen doktrina ekonomikoa izan zen Adam Smith eta James Miller ageri zena. Monthly Repository-ren editorea William J.Fox bere anaiarekin kontaktuan jarri zuen, Charles Fox, honek azkenean 25 nobelak editatu zituena izan zen. Bilduma honi Illustration of Political Economy izenburua eman zion.

Bildumako lehenengo nobela "Vida en territorio salvaje" izan zen, Hego Afrikan kokaturiko kolonia Ingeles baten joan-etorriak kontatzen zituen. Lehenengo liburu honetan lanaren banaketa behartzen zuen eskulanaren espezializazioari esker garatutako produkzio prozeduren jatorria azpimarratzen zuen. Irakurketarekin batera produkzio atalak bultzatzen zituen eta merkatuetan merkantzien elkartrukea geroago. Bildumako azken nobelan, "La moraleja de muchas fábulas" ekonomia ingeleseko hazkuntza potentzialtasunaren arrazoien laburpena biltzen du. Gizarte eta ekonomia aurrerakuntzaren bidetik zihoan estatu baten ekonomia bideratzeko, aurrerapen teknologikoaren eta komertzio internazionalaren garapenak nabarmendu zituen. Bildumaren arrakasta berehalakoa izan zen.

1855. urtearen hasieran, bihotzeko arazoak aurkitu zizkioten eta hortik aurrera, 20 urtez bere autobiografia idatzi zuen, 2 liburutan banaturik. Hauek hil ondoren argitaratu egin ziren.


1852-1866 urte bitartean Daily New egunkarian 1600 artikulu inguru idatzi zituen. 1855.ean berriz ere gaixotu zen eta haren bizitza, larri ikusten zuenez, bere autobiografia bat, publikoki ezagutzeko idaztea erabaki zuen. 1876ko ekainaren 27an Amblesiden 74 urte zituela hil zen, erritu erlijiosorik gabe lurperatu zelarik. Harriet-en biografia urte bat beranduago argitaratua izan zen.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

H. Martineau hainbat lan kaleratu zituen, haien artean, soziologiari zegokionak, aldizkarietako artikuluak eta bere autobiografia.

-Auguste Comteren Philosophie positive lana ingelesera itzuli zuen lehenengo aldiz.

-The billow and the rock 1973 Rossi

-Theory and practice of Society in America 1837.

-Retrospect of western travel 1838

-Como observar la moral y las costumbres 1838

-1848an Egiptotik, Jerusalendik eta Ekialde hurbiltik bidai luze bat gauzatu ondoren liburu bat idatzi zuen bere esperientziak bilduz.

-Daily News en parte hartu zuen hainbat urtetan zehar, 1000 artikulu baino gehiago publikatuz.

-1855an bere Autobiografia idatzi zuen larriki gaixotu ondoren.

Anekdota[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Martineauk bizirik lurperatzeko beldurra zuen. Horregatik, bere testamentuan zeukan guztia bere sendagileari utzi zion. Horren ordez, sendagileak burua moztu beharko zion.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Harriet Martineau Aldatu lotura Wikidatan