Harriet Tubman
Wikipedia(e)tik
Harriet Tubman (Maryland, 1822 – 1913ko martxoaren 10a), Moises Beltza, Amama Moises edo Bere jendearen Moises bezala ere ezaguna, afroamerikarren askatasunerako borrokalari bat izan zen. Esklabotza jaio zenetik ezagutu zuen, baina egoera horretatik ihes egitea lortu zuen. Handik aurrera, 70 bat esklabok askatasuna lor zezaten lagundu zituen, esklabotzaren aurkako ikono bat bihurtuz.