Harrison Birtwistle
Wikipedia(e)tik
Harrison Birtwistle (Accrington, Lancashire, Ingalaterra, 1934ko uztailaren 15a) ingeles musikagilea da.
Biografia [aldatu]
Klarinetea eta konposizioa ikasi zituen, eta 1970an Pierrot Players taldea sortu zuen, musika garaikidea lantzen duen ganbera-taldea. Antzinako Greziako mitoetan oinarritu izan ditu bere obra gehienak, Orfeorenean bereziki: "Tragedia" (1965), "Orfeoren heriotza" (1970), "Denboraren garaipena" (1972), "Orfeoren maskara" (1973-1984) eta "Gawain" (1989-1991). Beste obra batzuk: "Azken afaria" (2000) eta "Minotauroa" (2008).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.