Harry Martinson
Harry Edmund Martinson (Jämshög, Suedia, 1904 - Stockholm, Suedia, 1978) suediar idazlea izan zen.
Biografia [aldatu]
Oso haurtzaro gogorra izan zuen, gurasoak oso gazte zela galdu baitzituen. Itsasontzietan ibili zen lanean gaztetan, eta horrek herrialde asko ezagutzeko aukera eman zion. Olerkiak idatziz egin zen ezagun «Fem Unga» taldearen barruan (1929). Bizitza modernoaren teknologiaren eta aurrerabideen kontra azaldu zen bere lanetan.
Martinsonen olerki-liburuen artean aipagarri dira: Nomadak (1931), Izadia (1934) eta Aniara (1956). Azpimarratzekoak dira, halaber: Nässlorna blomma (1935, Loratzen dira asunak), ipuin-liburua, eta Resor utan mal (1949, Norabiderik gabeko bidaiak) bidaia-liburua.
1974an Literaturako Nobel saria irabazi zuen, Eyvind Johnsonekin batera.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.