Harry Potter eta Fenixaren Ordena (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 21:07, 22 urtarrila 2016

Harry Potter eta Fenixaren Ordena (ingelesez Harry Potter and the Order of the Phoenix) 2007ko David Yates estatubatuar zinema zuzendariarn fantasiazko filma bat da. J. K. Rowling idazlearen Harry Potter eta Fenixaren Ordena eleberrian oinarritua dago. Daniel Radcliffe, Rupert Grint, Emma Watson, Imelda Staunton, Michael Gambon, Ralph Fiennes, Helena Bonham Carter, Alan Rickman, Gary Oldman, Maggie Smith, Jason Isaacs, Robbie Coltrane, Emma Thompson eta Evanna Lynch aktoreek antzeztu zuten.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Magiaren Ministerioak Voldemort (Ralph Fiennes) berragertu izana sinisteari uko egin eta Albus Dumbledore (Michael Gambon), Harry (Daniel Radcliffe) eta bertsio ofiziala zalantzan jartzen duten guztien aurka joko du. Lehenbiziko aldiz, Luna Lovegood (Evanna Lynch) ikasle bitxia agertuko da. Ministroak Ministerioko langilea den Dolores Umbridge (Imelda Staunton) begirale eta irakasle berria izendatuko du, Hogwarts ikastetxean eskua sartu eta aurkako edozein pentsamolde zapuztu dezan.

Umbridgek ikastetxeko araudia goitik-behera aldatuko du, azkenenan bere burua zuzendari izendatu eta aurreko Dumbledore zuzendaria ordezkatuz, honek Harry eta bere adiskideak ekidinezineko borroka baterako prestatu eta ezkutuan entrenatu daitezen ekarriko du, talde honi Dumbledoreko Gudarostea izena ipiniz. Ikasturte amaieraldera, Harry, Ron (Rupert Grint), Hermione (Emma Watson), Neville (Matthew Lewis), Ginny (Bonnie Wright) eta Lunak Londresera bidaituko dut, Magiaren Ministerioaren egoitza den hiria, Harryren ikuskari batek Voldemortek Sirius Black (Gary Oldman) torturatzen ari dela eta ziurrenik hilko duela adierazten baitu. Borroka Blacken heriotza, Voldemort eta Dumbledoren arteko norgehiagoka, eta aztien komunitateak Jaun Ilunaren berragerpena onartzean amaituko da. Gainera, une honetantxe Harryri berau eta Voldemorti buruzko iragarpen bat azalduko zaio.

Aktoreak

Ikus gainera

Kanpo loturak