Hart Crane
Harold Hart Crane Estatu Batuetako poeta zen (Garretsville, Ohio, 1899 - Karibe itsasoa, 1932). Banaturiko familia batean sortu izanak, hausturaren obsesioa ekarri zion bizitzara. The Bridge (1930, Zubia) bere lehenengo poema-liburuan iraganaren eta etorkizunaren arteko zubi baten antzera irudikatu zuen Amerika berria. The Broken Tower (1932, Dorre hautsia) liburua bere buruaz beste egin baino lehentxeago argitaratu zuen. Frantziako sinbolistak eta Walt Whitmanen poesia miretsi zituen. Amerika berriko mito poetikoa osatzen ahalegindu zen.
Hura hil eta urtebetera argitaratu zen haren poema-bilduma: Collected Poems (1933).
Lan asko idatzi ez bazituen ere —gazterik hil baitzen—, XX. mendeko poeta anglosaxoi honek eragin handia izan du bere garaikideen eta ondorengoen artean.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/30 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.