Hartmann Von Aue

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Herr Hartmann von Aue, fikziozko autorretratua (Codex Manesse, fol. 184v, 1300 ingurukoa)

Hartmann Von Aue alemaniar olerkaria izan zen (1165 inguruan - 1215 inguruan). Sortzez jopua zen, eta zaldun gisa Aueko jaunen zerbitzura egon zen. Hirugarren gurutzadan parte hartu zuen. Minnesang delako mugimenduaren barruan sartzen da bete-betean. Alemanian Artur eta Mahai Biribileko zaldunen gaia erabili zuen lehena izan zen. Bi poema epiko idatzi zituen, Chrétien de Troyesen ereduaren arabera eginak: Erec eta Iwein. Gregorius poeman, berriz, izen bereko bekatariaren gertaera kontatzen da, alegia, nola iritsi zen hilduraren bidez aitasantutzara eta santutasunera. Horien guztien artean, hala ere, Der arme Heinrich (Heinrich gizarajoa) da, Hartmannen obra nagusia, erlijiozko inspirazioa duen beste poema bat. Bertan, Heinrich Von Aue zaldunaren bizitzaren gorabeherak kontatzen dira.


[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak