Hartz
|
|
||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Pirinioetako hartza
|
||||||||||||
| Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||
|
||||||||||||
|
|
||||||||||||
|
Ailuropoda |
||||||||||||
Hartza Ursidae familiako animalia ugaztun handia da, gaur egun munduko hainbat tokitan desagertzeko arriskuan dagoena, historikoki garrantzi handia izan badu ere.
Neurriz handiak eta gorputzez sendo trinkoak dira. Isats laburra eta hanka zapalak izaten dituzte, plantigradoak dira. 42 hortz dituzte gehienek.
Europako eskualde batzuetan, ia Asia guztian, Ipar Amerikan, eta Hego Amerikako mendebaldeko itsasaldean bizi dira. Hartz arrea eta hartz zuria dira urtsidoen familiako espezie ezagunenetako batzuk.
Hartz inurrijale modukoak ez dira benetako hartzak.
Eduki-taula |
[aldatu] Espezieak
- Ursus arctos - Hartz arrea.
- Ursus arctos middendorffi - Kodiak hartza.
- Ursus arctos horribilis - Grizzly hartza.
- Ursus maritimus edo Thalarctos maritimus: Hartz polarra edo zuria.
- Euarctos americanus - Hartz beltza.
- Ursus spelaeus - Leize-hartza.
- Helarctos malayanus edo Ursus malayanus - Malaysiako hartza.
- Melursus ursinus - Ezpaindun hartza.
- Selenarctos thibetanus edo Ursus thibetanus - Tibeteko hartza.
- Tremarctos ornatus edo Ursus ornatus - Andeetako hartza.
- Ailurus - Panda.
[aldatu] Munduan
Penintsula Iberikoan, Asturiasen daude azken hartzak, Somiedo eta Narceako natur parkeetan.
[aldatu] Euskal Herrian
Historikoki Piriniotan animalia hauek bizi izan baziren ere, gaur egun oso gutxi gelditzen dira. Erronkariko ibarrean geratzen da jatorrizko azkeneko euskal hartza, Camille izenekoa. Azken urtetan Camille oso famatuta bilakatu da bere ibilerengatik, eta bertako artzainen ardietan egindako harrapaketengatik. Haurrentzako panpina bat sortu dute ere, Kamiltxo izenekoa.
Duela urte gutxi, Esloveniatik ekarritako zenbait hartz arre ekarri eta askatu zituzten Okzitaniako Pirinioetan, espeziea Pirinioetan berreskuratzeko. Antza Esloveniako hartzak dira Pirinioetako hartzetatik hurbilen daudenak. Hala ere mementuz ez du ematen hartz berri horiek Euskal Herriraino heldu direnik. 2010eko otsailean, Frantziako agintariek esan zuten zehaztu gabeko kopuru eta lekuetan,[1] berriro ere hartzak askatuko zituztela Pirinioetan. Neurri honek ezbaia eta kezka sortu zituen bertako jendearen artean, besteak beste Zuberoako zein Nafarroako zenbait auzapezen aldetik.
Bizkaiko azken hartza Eskuagatxeko mendilerroan, Urkiola inguruan harrapatu zuten 1871ko abenduan.
Hartzak ipar hemisferioko lurralde desberdinetan bizi dira hartz motaren arabera.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz) Pirinioetako hartzaz
- (Gaztelaniaz) Kantauriko hartz arreaz