Haruki Murakami

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Haruki Murakami
Haruki Murakami
Datu pertsonalak
Izen osoa 村上 春樹
Jaio 1949ko urtarrilaren 12a
Kioto (Japonia)

Haruki Murakami, japonieraz 村上 春樹, Murakami Haruki, (Kioto, 1949ko urtarrilaren 12a) japoniar idazle ospetsua da. Tokioko Waseda unibertsitatean greziar tragedia ikasi ondoren, jazz klub baten zuzendaria izan zen, eta gerora lau urte pasatuko zituen Princetonen irakasle. 1995ean, Kobeko lurrikararen eta Tokioko metroaren aurka egindako atentatuaren ondoren, Japoniara itzultzea erabakitzen du.

Bere lehen liburuak, Entzun haizearen kanta-k (1979), Gunzo saria irabazarazi zion. Bere beste liburu famatuak Mekanismodun txoriaren kronikak, Mugaren hegoaldean, eguzkiaren mendebaldean, Lurrikararen ondoren, Sputnik-en maitaleak, Munduaren amaiera (Sekai no owari to hâdo boirudo wandârando) (1985) eta Ezinezkoaren balada dira.

Kafka itsasertzean liburuak ospe izugarria emango dio. Literaturako pertsona garrantzitsuenetako bat kontsideratua da, eta 2007an Liejako unibertsitateak (Walonia) honoris causa titulua eskaintzen dio.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eleberriak[1]:

    • 1979 : Entzun haizearen kanta (風の歌を聴け)[2] [3].
    • 1980 : 1973ko flipperra'' (1973年のピンボール)[4].
    • 1982 : Basardi ehiza (羊をめぐる冒険)[5]
    • 1985 : Munduaren amaiera (世界の終わりとハードボイルド・ワンダーランド)[6].
    • 1987 : Ezinekoaren balada (ノルウェイの森)[7].
    • 1988 : Dantza, dantza, dantza (ダンス・ダンス・ダンス)[8].
    • 1992 : Mugaren hegoaldean, eguzkiaren mendebaldean (国境の南、太陽の西)
    • 1992-1995 : Mekanismodun txoriaren kronikak (ねじまき鳥クロニクル)[9].
    • 1999 : Sputnik-en maitaleak (スプートニクの恋人)
    • 2002 : Kafka itsasertzean] (海辺のカフカ}})[10].
    • 2004 : Gauaren sakonean (アフターダーク)
    • 2009 : 1Q84

Euskaraz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskaratu den eleberri bakarra Gauaren sakonean da, Ibon Uribarri Zenekortak itzulia eta Erein argitaletxeak 2009an argitaratua.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskarazko izenburuak argigarri gisa eman dira, ez baitago euskarazko bertsiorik, Gauaren sakonean izan ezik.
  2. Arratoiaren trilogiaren lehen eleberria
  3. Gunzo saria
  4. Arratoiaren trilogiaren bigarren eleberria
  5. Arratoiaren trilogiaren hirugarren eleberria
  6. Tanizaki saria
  7. Murakamiren lehen arrakasta, handiena, 2009 arte 9,27 milioi ale saldu ditu.
  8. Basardi ehiza eleberriaren jarraipena
  9. Yomiuri saria
  10. World Fantasy saria 2006

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Haruki Murakami Aldatu lotura Wikidatan
Wikiesanetan artikulu bat dago honi buruz:
Haruki Murakami