Harvey Williams Cushing
Wikipedia(e)tik
Harvey Williams Cushing (Cleveland, Ohio, AEB, 1869ko apirilaren 8a - New Haven, Connecticut, AEB, 1939ko urriaren 7a) Estatu Batuetako sendagilea izan zen.
[aldatu] Biografia
Ikerlan ugari egin zuen neurokirurgiaren inguruan. Burmuineko gaixotasunak kirurgiaren bidez sendatu zituen lehen medikua izan zen. "Burmuineko tumoreak" obra eman zuen argitara 1932. urtean, eta sei urte geroago, "Meningiomak, sailkapena, kokapenak eta emaitza kirurgikoak".
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.