Hasdrubal (Hamilkarren suhia)
Wikipedia(e)tik
| Hasdrubal | |
|
Kartagotar jenerala
|
|
|---|---|
| Aurrekoa | Hamilkar Barka |
| Ondorengoa | Hanibal |
|
|
|
| Jaiotza | K.a 270 aldean |
| Heriotza | K.a. 221 Cartago Nova |
Hasdrubal (K.a 270 aldean - Cartago Nova, K.a. 221ean), Hasdrubal "Ederra" eta Hasdrubal "Zaharra" deitua, kartagotar jenerala izan zen. Hamilkar Barkaren suhia eta Hanibalen ezkonanaia zen.
Hamilkar Barkarekin batean borrokatu zen Iberiar Penintsulako hegoalde eta sortaldeaz jabetzeko guduetan. K.a. 228an, aitaginarreba hiltzean, haren ondorengotzat hautatu zuten. Armada berrantolatu zuen, bertako mertzenarioak sartuz, eta Cartago Nova (Cartagena) eratu zuen, bere lurraldeetako hiriburua bertan ezarriz. K.a. 226an kartagotarren lurren muga Ebron finkatu zuen ituna izenpetu zuen Erromarekin. K.a. 221ean esklabo zelta batek hil zuen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2012/09/05 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.