Hastings Banda

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Malawiko lehenengo lehendakaria izan zen.

Hastings Kamuzu Banda (1898? – 1997) Malawiko medikua eta buruzagia izan zen 1961 eta 1994 artean, aurrena lehendakari bezala (1963 eta 1966ko hauteskundeak irabazi zituen) eta 1971tik aurrera diktadore gisa.[1]

Banda bere ikasketak kanpoan egin zituen. 1958an bere herrira itzuli zen; lehen unetik kolonialismoa salatu zuen. Laster independentzia zaleen eta autoritate kolonialen arteko liskarrak sortu ziten eta Banda 1959an espetxeratua izan zen. Malawi Congress Party - MCP (Malawiko Batzarraren Alderdia sortu zuen urte berean.

Malawik 1964ko uztailaren 6an independentzia lortu zuen. Banda bi urtetan Lehen ministroa izan zen. Ondoren, lehendakari eta, 1971ko aurrera betirako lehendakari. Bere politika diktadura batena izan zen: errepresioa erabiliz oposizioaren aurka jokatu zuen. Gobernatu zuen bitartean dirutza eskuratu zuen, 320 milioi dolar estimatu da. Hegoafrikako ospital batean hil zen, 1997ko azaroaren 25an.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hastings Banda Aldatu lotura Wikidatan