Hati

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Eskandinaviar mitologian Hati gauero zerutik Mániren (Ilargia) atzetik zihoan otso bat zen. Mánirengana hurbiltzea lortzen zuen bakoitzean, ilargi eklipseak gertatzen ziren. Bere anaia Skoll Eguzkiaren atzetik zihoan. Ustez, Fenrirren anaiak edo semeak dira. Esaten denez haurrek pertzak jotzen dituzte eta nahiko zarata egiten dute, Hati Ilargitik aldenduta izateko nahikoa. Gainera, pertzak jotzean sortutako txinpartak zerura hegan egiteko erabiltzen dituzte. Lurreko jendeak eroritako izarrak deitzen ditu. Esaten denez, eskandinaviar mitologian munduaren amaiera den Ragnarökean, Hatik ilargia harrapatu eta bere herpeekin txikituko du.

Managarm bezala ere ezagutzen da. Eskandinavian "Ilargiaren Zakurra" deitua da, hil direnen haragiarekin asetzen dena. Hor dago zakur bezala duen aldea ez soilik laguntzaile eta Hildakoen Erreinuko zaindari bezala, baizik eta baita sarraskijale bezala ere.