Hatsune Miku

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zale bat Miku Hatsunez mozorratuta.

Hatsune Miku (japonieraz: 初音ミク?) , mendebaldeko abizen-izen ordena errespetatuz Hatsune Miku, emakumezko abeslari birtual bat da, Crypton Future Mediak garatutako kantu-sintetizadoreak giza-ahotsa jartzen diona. Honek Yamaharen Vocaloid 2 eta Vocaloid 3 kantu-sintetizadoreen teknologiak darabiltza. Bere ahotsa Saki Fujita ahots-aktore japoniarraren ahots-laginek sortua da.

Bere izena japonierazko hiru hitzen elkarketatik dator: lehen (初 hatsu), soinu (音 ne) eta etorkizun (ミク miku). Cryptonen arabera, bere izenak etorkizuneko lehen soinua esan nahi du.

Ezaugarriak

Izena Hatsune Miku
Urtebetetzea Abuztuak 31
Adina 16 urte
Zodiakoaren zeinua'’' Virgo
Garaiera 158 cm
Pisua 42 kg
Iradokitako generoak Pop, rock, dance, house, techno, cross over
Iradokitako tempo-tartea 70–150bpm
Iradokitako ahots-tartea A3–E5, B2–B3

Kanpo loturak