Hattusa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Hattusa: hititen hiriburua1
UNESCOren gizateriaren ondarea
Hattusa.liongate.jpg

Hattusako hondakinak (Lehoiaren atea) Boğazköyn

Mota Kulturala
Irizpideak i, ii, iii, iv
Erreferentzia (ID) 377
Kokalekua Turkia 40°01′11″N 34°36′55″E / 40.01972°N 34.61528°E / 40.01972; 34.61528Koordenatuak: 40°01′11″N 34°36′55″E / 40.01972°N 34.61528°E / 40.01972; 34.61528
Eskualdea2 Europa eta Iparramerika
Izen ematea 1986 (X. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena
Hitita erresuma

Hattusa[1] (hititeraz: 𒌷𒄩𒀜𒌅𒊭, URUḪa-at-tu-ša), Hitita Inperioaren antzinako hiriburua izan zen Hattusili I.aren erregealditik, Anatolia erdialdean kokatua, Kizil-Irmak ibaiaren ondoan, gaur egun Boğazkale izeneko herrixka dagoen tokian, Çorum probintziaren zati dena. Hiriak, baso zabalak zituen, baita gertu zelai emankor bat ere, bere kokapenak bi akats zituen arren: inguruko ibaiak ez ziren nabigagarriak, ibai bidezko garraioa galarazten zuena, alde batetik, eta gasgas tribuarengandik zuen hurbiltasuna, bestetik, Hattusasentzeako etengabeko mehatxua izan zirena. Hattusa, UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen 1986an, 1677 hektareako babestutako eremu bat hartuz.

Hattusako arkeologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen indusketak, 1906an egin ziren, Alemaniako arkeologia institutua, hiriaren hondakinetan lanean hasten denean, egundaino etengabe jarraitu duen lana. Aztarnategian, buztinezko taulatxo ugari aurkitu dira, hizkuntza askotan idatziak, luvitera edo akadieraz adibidez, hitita kulturaren azterketarako iturri nagusienak direnak.

Orain arte industutako hondakinak, nagusiki, inperioak garai horretan zuen oparotasuna probestuz, antzinako tenpluak, handitzeko aldatu zituzten azken hitita erregeen erregealdiarekin bat datoz.

Hattusako historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hattusas, hasiera batean, indoeuroparra ez zen hizkuntza bat hitz egiten zuen herri batek sortu zuen, Hattisek, baina, Anittaren erregealdian (K. a. XVIII. mendea), Anittaren aurka matxinatutako aristokratak hartu zituen, eta, beraz, suntsitua izan zen.

Hitita Inperioko dokumentaturik dagoen lehen erregea izan zen Hattusili I.ak, hiria berreraiki eta bere hiriburu bihurtu zuen, Nesaren kaltetan, bere izena bera, Hattusili, hiriaren izenarekin lotuta egoteraino. Hattusiliren ondorengo errege guztiek, Hattusan mantendu zuten hiriburua, Muwatallis II.ak izan ezik, Tarhuntassara eraman zuena, egiptoarren erasoetatik hobeto babesteko, baina hiriburu aldaketa honek, ez zuen asko iraun, bere seme Urhi-Teshubek, berriz Hattusasera eraman baitzuen hiriburua.

Hitita historian etengabean gertatu zen gauzetako bat, gasgastarren mehatxua izan zen, lehen aldiz Hantil II.aren erregealdian agertuz, Arnuanda I.aren erregealdian hiriburua hartzera iritsi zirenak, hititek, hiriburua birkonkistatzeko, Tudhalia II.aren erregealdiraino zain egon behar izan zutelarik.

Hitita Inperioaren erorialdiaren ondoren (K. a. 1200 inguru), Hattusaren arrastoa galdu egiten da, baina susmoa da gasgastarrek edo frigiar triburen batek suntsitu zutela.

Hiriaren deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hitita Erresuma Berrian, hiriak bere hedadurarik handiena lortu zuen, eta gutxi gora-behera berdinak ziren bi zatitan banatu zen: barnealdeko hiria eta kanpokoa, biak ala biak, Shubiluliuma I.aren garaian eraikitako harresi batek inguratuak. Barnealdeko hiriak, nagusiki, eraikin administratiboak eta tenpluak zituen, kanpokoa, harresiko bere ate landuengatik nabarmentzen zen bitartean (gerlari, lehoi eta esfingeak zituztenak), eta, gainera, tenplu batzuez gain, etxeak eta merkataritza erabilerako eraikinak zituen. Kanpoaldean, hilerriak aurkitzen ziren.

Bere unerik gailenean, hiriak, 40.000 edo 50.000 pertsonako biztanleria izan zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Hattusa