Haurren Laguntzarako Nazio Batuen Funtsa

Wikipedia, Entziklopedia askea
United Nations International Children's Fund
Akronimoa UNICEF
Presidentea Ameriketako Estatu Batuak Ann Veneman
Egoitza Ameriketako Estatu Batuak New York
Webgunea www.unicef.org

Haurren Laguntzarako Nazio Batuen Funtsa (ingelesez United Nations International Children's Emergency Fund, UNICEF) Nazio Batuen Erakundeko Batzar Nagusiak sortu zuen 1950an, Bigarren Mundu Gerraren ondoren Europako haurrei laguntzeko. 1953an organismo iraunkor bilakatu zen Nazio Batuen barnean.

Gaur egun UNICEFek muturreko pobrezia dagoen tokietan egiten du lan, Afrikan eta beste toki batzuetan. Hauek dira bere 5 lehentasunak:

  • Haurtzaroaren biziraupena eta garapena.
  • Oinarrizko hezkuntza eta sexu berdintasuna.
  • Haurrak indarkeria, esplotazioa eta gehiegikeriatik babestea.
  • HIESa eta haurrak.
  • Haurren eskubideen zaintza politikak.

1965ean Bakearen Nobel Saria irabazi zuen.

2015ean, Unicefek 2.700 milioi euro eskatu zituen, Siriako gerragatik, ebolagatik, Nigeriako egoeragatik eta Ukrainako gerragatik[1]. Gatazken edo gaixotasunen ondorioz, 62 milioi haur egoera larrian zeuden Unicefen ustez[2].

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Haurren Laguntzarako Nazio Batuen Funtsa Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak

  1. «2.700», Berria, 2015-01-30
  2. Araitz Muguruza, «Beharrak gora egin du», Berria, 2015-01-31