Hausa
Wikipedia(e)tik
Nigerreko hizkuntza-etnien mapa; horiz, hausa jendearen lurraldeak.
Nigeriako hizkuntza-etnien mapa; horiz, hausa jendearen lurraldeak.
Hausa Afrikako mendebaldeko hizkuntza txadikoa da; horrez gain, Nigeriako iparraldean bizi den herriaren izena da. Afrikako sartaldeko herri beltz hau gaur egun fulbeekin nahasia dago. Hausak nekazari eta eskulangile nahiz merkatariak dira, eta beren ibilera luzeetan ipar Afrikaraino iristen dira salerosketan.
Hizkuntzaren hedadura [aldatu]
Hausa hizkuntza Nigerreko hegoaldean eta Nigeriako iparraldean mintzatzen da, eta Togotik Kamerunera eta Saharatik Ginea golkoraino erabiltzen den harremanetako hizkuntza gisa. Guztira, Nigeria, Niger, Sudan, Kamerun, Ghana, Burkina Faso eta Beninen 24.000.000 lagunek baino gehiagok erabiltzen dute hausa hizkuntza.
Kanpo loturak [aldatu]
- (Ingelesez) Ethnologue webguneko Hausa sarrera
- (Ingelesez) Hausa hizkuntzaren inguruko jakingarriak eta lotura-bilduma UCLAren webgunean
- (Ingelesez) Hausaren alfabetoari buruzko informazioa
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.