Haustura hidrauliko

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Haustura hidraulikoa (ingelesez hydraulic fracturing edo fracking izenez ezaguna), presio handiko fluido baten bidez harri-geruzak hausteko prozesua da. Oro har, petrolioa, gas naturala edo beste substantzia batzuk lurzorutik erauzteko sortutako prozesua da. Haustura-lan bakoitzean, putzu bat zulatzen da erreserbak dituzten harri-formazioetan. Presio handiko fluidoa injektatzeak zartadura berriak sortzen ditu harkaitzean, erregai fosilen erauzte-tasak handituz. Hausturen zabalera mantentzeko, habetzaile bat sartzen da fluidoan, hau da, hausturak ixtea galaraziko duen elementu bat: harea, zeramika-zatiak, edo beste zenbait partikula. Haustura hidraulikoak kezka eragin du munduan, jardunbide horrek lurpeko eta lur gaineko urak kutsatu ohi dituenez ingurumenaren, osasunaren eta segurtasunaren gainean eragin potentzial handia duelako, eta zenbait herrialdetan bertan behera utzi da edo debekatu egin da.

BarnettShaleDrilling-9323.jpg

[aldatu] Historia

Lehendabizi, haustura hidraulikoak nitroglizerinarekin egin ziren gutxi, gorabehera 1860. urtean, Ipar Amerikako kostetan. Ondoren, 1930. urtean nitroglizerina alde batera utzita azidoak baliatu zituzten haustura hidraulikoa egiteko. Baina Bigarren Mundu Gerraz geroztik, urarekin hasi ziren egiten haustura hidraulikoa, eta aldi berean dinamita ere erabiltzen zuten, urarekin batera. Azkenean, Stanolind Oil enpresa metodo hori 1949. urtean industrialki erabiltzen hasi zen. Harea erabiltzen da pitzadurak ez apurtzeko edo ez estutzeko, urarekin batera. 1980. urtean Estatu Batuetan arbel-gasa hasi ziren hartzen, metanoz osatua. Gehienetan hori erabiltzen da gaur egun. Gas hori 400 metro eta 5000 metro artean izan ohi da, eta zulaketa handiak egin behar dira gas mota hori aurkitzeko. Gas hori hasi zen ateratzen Coloradon, Wyomingen, Utahn nahiz Texasen. Leku horiek fabrika handiak dituzte, metodo horrekin ateratako gasa kontsumitzen dutenak. Estatu Batuetan 2008 eta 2012 artean, haustura hidraulikoaren erabilera %40 gehitu da. Hausturaren metodoa hasi zenetik 2011 arte, 2,5 milioi haustura egin dira mundu osoan. Aurrerantzean arazo larria sortuko dela uste da, hurrengo 20 urteetan gasaren eskaria %30 igoko dela aurreikusi delako, eta, beraz, haustura hidraulikoa egiten duten instalazio gehiago beharko delako munduan.

[aldatu] Kanpo loturak

[aldatu] Enlaces externos



Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak