Hautapen-prozesu

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Giza baliabideetan, hautapen-prozesua lanpostu baterako hautagaiak bildu eta beraien artetik hautagairik egokiena zein den erabakitzeko ekintza eta erabakien multzoa da. Lanpostuaren definizio zehatzarekin hasi, hautagaiak biltzeko prozedura erabaki eta hautapen-prozesua bera biltzen ditu. Hautapen-prozesua giza baliabideen sailaren ardura izaten da enpresa handitan; enpresa txiki eta ertainetan, berriz, zuzendari nagusiaren zeregina izan daiteke, baina sarri kanpoko profesional nahiz enpresa berezituei deitzen zaie lan horren ardura har dezaten.


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hautapen-prozesu Aldatu lotura Wikidatan